Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berriko obrek barruan aparkatzea mugatuko dute

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berriko obrek barruan aparkatzea mugatuko dute
  • Mugikortasun-arazoak dituzten pazienteak uzteko eta jasotzeko sarrera baimenduko da, baina ez ibilgailuan aparkatzeko edo itxaroteko.
  • Herritarrak informatuta edukitzeko, informazio nabarmenena duen mikro web bat sortu da, eta bertan edozein berritasunen berri emango da: https://osi-bilbao-basurto.eus/osi/trafiko-eta-aparkaleku/


Bilbo-Basurtuko ESIko (Osakidetza) Basurtuko Unibertsitate Ospitalean egiten ari diren kanpo-kontsulten eraikin berriko obrek ibilgailuak ospitalearen barruan aparkatzea mugatzera behartuko dute. Muga hori neurri multzo baten parte da, obra horiek egin bitartean barne-trafikoaren segurtasuna eta arintasuna bermatzeko; izan ere, ospitalea inguratzen duen egungo erreia, noranzko bakarrekoa, itxi egingo da, eta gune batzuk noranzko bikoitzeko bide bihurtu beharko dira.
Barrualdean aparkatzea mugatzeaz gain, berrantolaketa integral horrek aldaketak dakartza oinezkoentzat, zenbait instalazio birkokatzea, hala nola edukiontziak, eta taxien geltokia ospitaletik kanpo eramatea.

Baimenak eta sarbideak:

Ospitaleak informazioa ematen die pazienteei eta herritarrei:

  • Baimendutako sarbidea: esparrurako sarrera mugikortasun arazoak dituzten pazienteak utzi eta jasotzeko soilik bermatuta egongo da.
  • Aparkatzea debekatuta: erabat debekatuta dago ibilgailua geldirik dagoela ospitaleko instalazioetan aparkatzea eta/edo itxarotea.

Kanpoko kontsulten eraikin berriko obretan zirkulazioaren segurtasuna eta arintasuna bermatzeko hartu da neurri hori.

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak araudi hori zorrotz betetzeko eskatzen die erabiltzaileei, zentroak behar bezala justifikatu eta egiaztatutako salbuespenak izan ezik.

Ospitaleko Zuzendaritzak herritarren laguntza eskatzen du bisitak planifikatzeko, ahal dela garraio publikoa edo inguruan dauden kanpoko aparkalekuak erabiliz.

Herritarrak informatuta edukitzeko, informazio nabarmenena duen mikro web bat sortu da, eta, bertan, horri buruzko edozein berritasunen berri emango da: https://osi-bilbao-basurto.eus/osi/trafiko-eta-aparkaleku /