25_0743 Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan
					

Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan
Servicio de prensa
2025-11-03
Motorzale bat hil da gaur arratsaldean Lemoiz parean BI-3152 errepidean izandako istripu batean.
Ezbeharra arratsaldeko 17:30ean gertatu da, BI-3152 errepidean, Lemoiz parean, Bakiorako noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, nazionalitate espainiarra duen motorzale batek istripu bat izan du eta handik gutxira hil da. Ertzaintza, Osakidetza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta motorzalearen heriotza egiaztatu dute.
Ertzaintzak izapideak ireki ditu zorigaiztoko ezbeharraren arrazoiak argitzeko.