Categorías: albisteak-berriak

Abian da “Opera eta gehiago: osasun-arreta humanizatzeko musika eta emozioa” programaren hamaikagarren edizioa – OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

2015ean sortu zenetik, 7.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte ospitalearen barruan zein kanpoan antolatu diren 350etik gorako jardueretan, horiek guztiak ABAOko Opera Denboraldiari lotuta eta pedagogia nahiz musikako adituek gidatuta. Hamaika unitate asistentzialetan egin da ekimena, besteak beste honako hauetan: Nefrologia, Eguneko Ospitalea, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioa, Barne Medikuntza, Pneumologia, Onkologia, Onkologia erradioterapikoa, Pediatria, Neonatologia eta Zainketa aringarriak .

Laguntzen, emozionatzen eta eraldatzen duen musika

Programaren helburua argia da: gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen eta beren laguntzaileen ongizate emozionalari laguntzea, musikaren nahiz operaren bitartez bizipen atseginak eta trukerako espazioak eskainiz. Denboraldi honetako planak barne hartzen ditu hitzaldi didaktikoak, backstage-eko bisita gidatuak eta opera-emanaldiak, zeinak ospitalean nahiz kultura-espazioetan eskainiko baitira, hala nola Arriaga antzokian eta Euskalduna Jauregia Bilbaon.

Bestalde, edizio honetarako programatutako lanen artean, hauexek nabarmentzen dira: La forza del destinoAdriana LecouvreurWertherMaria Stuarda eta Andrea Chénier. Halaber, familientzako proposamen hauek eskainiko dira Opera Txiki zikloaren barruan: Jostailuen kutxaGabonetako ipuina, Ipuinen zaindaria eta Grimmen basoa.

Denboraldi honetan, “Opera eta gehiago” ekimenak berretsiko du pertsonak erdigunean jartzen dituen arreta osoarekin eta sentiberarekin duen konpromisoa; hala, ospitaleko esperientzia aberasteko tresna teraupetikoak izango dira musika eta emozioa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

La Guardia Municipal de Donostia incauta más de un kilo de droga en un asentamiento

Dos personas han sido detenidas por la Guardia Municipal de San Sebastián y se ha…

9 horas hace

Gaurmedia alcanza los 369.500 seguidores en las redes en octubre, una de las mayores comunidades de Euskadi

El grupo de comunicación Gaurmedia (Gipuzkoagaur, Bizkaiagaur, Arabagaur, Agenciadenoticias) ha alcanzado en septiembre los 369.500…

9 horas hace

Euskadi activa el riesgo de incendios forestales

A lo largo de toda la jornada de hoy permanece activo un aviso amarillo por…

9 horas hace

Anastacia traerá a Donostia su gira #NTKTour 2026

La artista estadounidense Anastacia regresará a los escenarios vascos con un concierto en el Kursaal…

9 horas hace

El paro sube en Euskadi en octubre mientras crece la afiliación a la Seguridad Social

El desempleo en la Comunidad Autónoma Vasca aumentó en 640 personas durante el mes de…

9 horas hace

Emakunde alerta de la brecha de género en el uso urbano de la bicicleta en Euskadi

Emakunde ha presentado en Donostia un estudio que analiza el uso de la bicicleta entre…

9 horas hace