25_0744 Gazte bat atxilotu dute Eibarko okindegi batean lapurreta egin nahian ari zenean
     
Servicio de prensa
2025-11-04
Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute, gaur, asteartea, goizaldean Eibarren, estolda-kutxatila batekin okindegi bateko fatxadako beiratea hausten harrapatu ondoren.
Gaur goizaldeko hiruak baino lehentxeago, Ertzaintzari jakitera eman diote antza denez lapurretan ari zirela Eibarko erdiguneko kale batean dagoen okindegi batean. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat bertaratu da adierazitako lekura, eta inguruan pertsona bat geldiarazi du. Gizonak, polizia ikustean, jantzita zuen txanoa kendu du eta eskularru batzuk bota ditu lurrera.
Susmagarria identifikatu dutenean, egiaztatu ahal izan dute estolda-kutxatila batekin adierazitako establezimenduko fatxadako beiratea hausten saiatu dela. Horren aurrean, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, 21 urteko gaztea, espainiar nazionalitatekoa, indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta atxilotu dute.
Jarraian, atxilotua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egiteko, epailearen eskuetan jarri aurretik.
Dos personas han sido detenidas por la Guardia Municipal de San Sebastián y se ha…
El grupo de comunicación Gaurmedia (Gipuzkoagaur, Bizkaiagaur, Arabagaur, Agenciadenoticias) ha alcanzado en septiembre los 369.500…
A lo largo de toda la jornada de hoy permanece activo un aviso amarillo por…
La artista estadounidense Anastacia regresará a los escenarios vascos con un concierto en el Kursaal…
El desempleo en la Comunidad Autónoma Vasca aumentó en 640 personas durante el mes de…
Emakunde ha presentado en Donostia un estudio que analiza el uso de la bicicleta entre…