Categorías: albisteak-berriak

Hezkuntza Sailak inoizko aurrekonturik handiena izango du 2026an ezberdintasunak murrizteko, emaitzak hobetzeko eta ikasleen ongizatea bermatzeko

  • 3.346,5 milioi eurorekin, hezkuntza Eusko Jaurlaritzaren lehentasuntzat hartuko da.
  • 700 plaza berri baino gehiagori esker ikasleen aniztasunarekiko eta ongizatearekiko arreta hobetuko da, gure hezkuntza-sisteman geroago sartzen diren ikasleentzako laguntza hobetuko da eta Euskadin lanbide-heziketaren aldeko apustuari erantzungo zaio.
  • 130,5 milioirekin hezkuntza-azpiegiturak berritzeko Hezkuntza Eraiki 2030 plana sustatuko da.
  • 65 milioirekin 2030eko Lanbide Heziketako Euskal Estrategia jarriko da martxan.

Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak gaur arratsaldean aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean Sailak 2026rako izango duen aurrekontua, 3.346,5 milioi eurokoa. Pedrosarekin batera izan dira Blanca Guerrero Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea eta Lucia Torrealday Hezkuntza Politiketako sailburuordea, baita Jon Labaka Lanbide Heziketako sailburuordea ere. Aurrekontu honek indartu egiten du hezkuntza sistemak emaitzak hobetzeko eta gehien behar den lekuetan hezkuntza-aukera handiagoak eskaintzeko duen gaitasuna.

Bere agerraldian, sailburuak azpimarratu du aurrekontu berri hauek, “bere bilakaera historikoan altuenak berriro ere, Gobernuak Hezkuntzarekin duen konpromisoa islatzen dutela, oinarrizko zerbitzu publikoak sendotzeko apustu argiarekin lerrokatuta, eta fokua herritarren benetako arazoetan jarrita”.

Sailburuak hainbat gai-multzotan egituratu du bere esku-hartzea, eremu bakoitzeko alderdirik garrantzitsuenetan azpimarra eginda.

Irakasle gehiago eta baliabide gehiago ikastetxeentzat

Euskal hezkuntza-sistema osoarekiko konpromisoa, eta Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoaren esparruan, langileen kapituluak aurreko ekitaldiarekin alderatuta izan duen % 4,84ko igoera nabarmentzen da. Irakasleen eta irakasle ez diren langileen lan- eta soldata-baldintzak hobetzearekin batera hobetu da hainbat lanpostu indartzeko bidea: ongizate emozionala, hizkuntza-premiak, ikasle etorri berrien harrera eta hezkuntza-errefortzuko programak artatzeko plantillak indartu dira. Horrek guztiak ekarri du 700 plaza baino gehiago sortzea ikastetxe publikoetan. Errefortzu horrek egonkortasuna ematen die klaustroei, eta bizkortu egiten du sare publikoko hezkuntza-emaitzen hobekuntza.

Eskola inklusiboa, bidezkoa eta ongizatearekin konprometitua

Inklusio-politiketan eta aniztasunari erantzuteko politiketan 302,5 milioi euroko inbertsioa egingo da 2026an, aurreko urtean baino %5 gehiago. Kontu-sail horiei esker, ikastetxeetako giza baliabideak eta baliabide materialak indartuko dira, eta ikasleen benetako beharretatik hurbilago egongo den eskola bidezkoago bat lortzeko bidean aurrera egingo da.

Bizikidetzaren eta ongizate sozioemozionalaren esparruan, Sailak BAT taldeak indartzen jarraituko du, funtsezko egitura gisa finkatu baitira ikastetxeetan.

Bestalde, sailburuak esan du hobetzeko estrategia integralaren helburua dela “funtsezko gaitasunak hobetzea —matematika, irakurketa eta zientziak—, ikasleen garapen pertsonal, sozial eta profesionalerako funtsezko zutabeak baitira”. Esparru horretan, 14 milioi euro bideratuko dira Indartuz, Bidelaguna eta Eraldatzen programetara.

Laguntza gehiago gehien behar duenarentzat

Denontzat Eskolaren baitan dauden beka eta zerbitzu osagarrien politikek 151 milioi euro izango dituzte 2026an, 2025ean baino %9,7 gehiago. Sailburuaren hitzetan, “laguntza gehiago gehien behar duenarentzat”.

Haurreskolak Partzuergoak 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza publikoa eta doakoa bermatzen du, eta bere finantzazioa 8,6 milioi eurotan handituko du, %11,2 gehiago, bere sarea indartuz eta adin goiztiarrenetatik hezkuntzarako sarbidea ziurtatuz; horrela, lana eta familia bateragarri egitea erraztuz.

Hezkuntza Eraiki 2030: hezten, zaintzen eta eraldatzen duten espazioak

Hezkuntza-azpiegituretan 130,5 milioi euroko inbertsioa egingo da 2026an, eraikuntza berrietara, hobekuntza-obretara eta ekipamendura bideratuta. Hezkuntza Eraiki 2030 Plana tresna estrategikoa da Euskadiko hezkuntza-azpiegiturak berritu eta sustatzeko, baita ikaskuntza aktiboa eta parte-hartzailea sustatuko duten espazio moderno, osasungarri eta bizigarriak sortzeko ere.

Digitalizazio etiko eta arduratsuaren esparruan, IRADI software libreko hezkuntza-plataformak  milioi euro 1 izango du, aurreko urtean baino bi aldiz gehiago, eta 7.000 erabiltzaile inguru izango ditu, irakasle, ikasle eta kudeatzaileen artean.

Euskara, eleaniztasuna eta kultura

Pedrosak adierazi duenez, “hezkuntza sistema eleanitz eta kulturalki anitz baten oinarri estrukturalak eraikitzen ari gara, euskara eta euskal kultura erdigunean izanik”. Gainera, irakasleen prestakuntza-programek eta ikasleei zuzendutako ekintzek lehentasuna izaten jarraituko dute, ikastetxeetan hizkuntza-proiektuak garatzeari bultzada berezia emanez.

Lanbide Heziketa: talentua, berrikuntza eta enplegagarritasuna

Euskal Lanbide Heziketak arrakastaren eta enplegagarritasunaren eredu izaten jarraitzen du. 2025-2026 ikasturtean, 2.849 talde egin dira, aurreko ikasturtean baino % 5,3 gehiago, eta 51.600 ikasle baino gehiago daude; % 4,5 ikasle gehiago matrikulatu dira.

Datorren urtean, Lanbide Heziketako Euskal Estrategia 2030 berria jarriko da martxan. Hasieran, 65 milioi euroko inbertsioa egingo da, eta, indarrean dagoen bitartean, 325 milioi euro bideratuko dira. Pedrosak adierazi duenez, “estrategia honek norabide argi bat markatzea du helburu. Konfiantza sortzea eta ekintza inspiratzea bost ardatz nagusiren bidez: talentua, berrikuntza, jasangarritasuna, digitalizazioa eta nazioartekotzea”.

Kontu horiekin, Hezkuntza Sailak sistemaren egonkortasuna indartzen du, ikasleen emaitzen hobekuntza bultzatzen du eta 2026an ekitatean eta kalitatean aurrera egiteko behar diren baliabideak ematen dizkie ikastetxeei.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Udalinfok Ijentea kalean izango dituen bulegoak azaroaren 12an irekiko dira

Easoko Herritarren Arretarako bulegoek egun horretan bertan utziko diote zerbitzua emateari Azaroaren 12tik aurrera, orain…

5 horas hace

Cirque du Soleil-ek KURIOS ¿ Bitxikerien Kabinetea ekarriko du laster Bizkaira, bere birako ikuskizun goraipatuenetakoa

Cirque du Soleil se complace en llegar pronto a Bizkaia (Barakaldo) con KURIOS – Gabinete…

5 horas hace

Donostiako Udal Gobernuak legealdi akordioaren konpromisoei bultzada berria emateko asmoa azaldu du

Jon Insausti alkateak bere lehenengo Tokiko Gobernu Batzarrean zinegotzi guztiei euren egitasmoak bizkortzeko eskatu die…

5 horas hace

Lehendakaria ‘Popel’ dokumentalaren aurkezpenean izan da

Imanol Pradales Lehendakaria ‘Popel’ dokumentalaren aurkezpenean izan da gaur arratsaldean, Bilboko BBK Aretoan. Imanol Pradalesi…

5 horas hace

Bingen Zupiria: “Segurtasun Sailaren aurrekontuak gure zerbitzu publikoa eta gure segurtasun eredua indartuko ditu”

Segurtasun Sailak 2026an 850 milioi euroko aurrekontua izango du, aurreko urtearekin alderatuta %6,4 gehiago. Inbertsio…

5 horas hace

Arabako Errioxa berrabiarazteko 17 proiektu eraldatzailerekin hasi da ABIAN plana

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak plan integral bat aurkeztu dute, 3 ardatz estrategikorekin, Arabako…

5 horas hace