Nafarroako bizi-itxaropenak gora egiten jarraituko du datozen urteetan. Nafarroako Estatistika Institutuaren (Nastat) proiekzioen arabera, emakumeak 88,2 urtera iritsiko dira hamalau urte barru, eta gizonak 83,3 urtera, hau da, 1,7 eta 1,4 urte gehiago, hurrenez hurren, 2023ko azken datu eskuragarriekin alderatuta. Datu horiek erakusten dute Nafarroako herritarren bizitza-luzera, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko etengabeko joera dagoela.