Torres Lehendakariordea Euskadiko CCOOren ordezkariekin bildu da

Torres Lehendakariordea Euskadiko CCOOren ordezkariekin bildu da

Santi Martinez idazkari nagusi izendatu ondorengo lehen bilera instituzionala da

Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak bilera egin du gaur, asteartea, Euskadiko CCOO sindikatuaren ordezkariekin, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen. Aurtengo maiatzean Santi Martinez idazkari berri izendatu ondoren egin duten lehen topaketa instituzionala izan da. Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde Elena Pérez Barredo ere izan da bileran.

CCOO sindikatuaren izenean, Santi Martinez Euskadiko idazkari nagusia, Francisco Osuna Antolakuntza, Administrazio, Finantza eta Koordinazio idazkaria, Estibaliz Montero Emakumeen eta Enpleguaren idazkaria eta Iñigo Garduño Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazioko idazkaria izan dira.