Bi atxilotu Barakaldon beldurra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak beldurra erabiliz lapurreta egin zuten bi gizon atxilotu zituen atzo, guraize batzuk erabiliz, Barakaldoko supermerkatu bateko atean dirua eskatzen ari zen pertsona bati hainbat txanpon lapurtzeagatik

Atzo, osteguna, arratsaldeko ordu bata aldera, Ertzaintzari jakinarazi zioten Barakaldoko supermerkatu baten sarreran hiru pertsona eztabaidan ari zirela. Sestaoko Ertzain-etxeko patruila bat berehala bertaratu zen, eta lekuko batek jakitera eman zion eztabaidan ari ziren pertsonetako bik zenbait txanpon lapurtu zizkiotela establezimenduko atean dirua eskatzen ari zen gizonari.

Agenteek hiru inplikatuak identifikatu zituzten, eta biktimak esan zien bi gizonak gainera etorri zitzaizkiola txanponak lapurtzeko, eta batek guraizeak erabili zituela.  Ustezko lapurretako bat miatu zutenean, guraizeak eta dirutan 3,48 euro aurkitu zizkioten.

Horren ondorioz, bi gizonak atxilotu zituzten beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta Saharaz hegoaldeko jatorriko biktima Ertzain-etxera eraman zuten salaketa jartzera.

Atxilotuak, 26 eta 39 urtekoak, biak europar jatorrikoak, polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egitera, eta gaur egunean zehar jarriko dituzte epailearen eskuetan.