25_0753 Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute

Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute
Servicio de prensa
2025-11-07
Ertzaintzako agenteek 52 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, joan den astelehenean, azaroaren 3an, trasteleku batean beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik.
Ikertu diren egitateen arabera, sexu-erasoa Gasteizko Santa Luzia auzoko eraikin bateko ganbaran gertatu zen. Biktimak, espainiar nazionalitateko 21 urteko gizonak, gela bat alokatu berri zuen erasotzailearen etxean, eta hainbat gauza eskatu zizkion gelarako. Elkarrekin ganberara gauzak hartzera igo zirenean, atxilotuak, egoeraz baliatuz, sexu-erasoa egin zion gazteari.
Ertzaintzak asteazkenean izan zuen gertatutakoaren berri, eta ikerketa hasi zuen ustezko erasotzailea, espainiar nazionalitateko 52 urteko gizona, aurkitu eta atxilotzeko, eta atzo, osteguna, arratsaldean atxilotu zuten eta Gasteizko Ertzain-etxera eraman zuten.
Polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotua epailearen eskuetan jarriko dute.