Categorías: albisteak-berriak

Gizon bat ikertu dute Durangoko lonja batean substantzia sorgorgarriekin trafikatzeagatik

Ertzaintzako agenteek eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, 68 urteko gizon bati osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik, Durangoko lokal batean esku hartu ondoren. Bertan haxixa, marihuana, doitasun-balantza bat eta 2.500 eurotik gora konfiskatu dituzte.

Gertakariak Durangoko Ertzain-etxeak udalerri horretako droga-kontsumoari eta -trafikoari buruz egindako ikerketen ondorio izan dira. Ikerketak Alde Zaharreko lonja baten inguruan egin zituzten, bertan ustez substantzia sorgorgarrien transakzioak egiten zirela jakin ondoren.

Ikerketaz arduratu diren ertzainek duela gutxi egiaztatu ahal izan zuten hainbat pertsona lokalean sartzen zirela eta, barruan minutu gutxi batzuk eman ondoren, joan egiten zirela. Ertzainek pertsona horietako batzuk geldiarazi zituzten kalean, eta egiaztatu zuten substantziak zeramatzatela, batez ere marihuana, eta, aitortu zutenez, lonjan erosi berri zituzten.

Ebidentzia horien aurrean, atzo, osteguna, arratsaldeko zazpiak aldera, polizia-baliabideak bertaratu ziren eta hainbat pertsona identifikatu zituzten, horien artean, eraikinaren arduraduna. Lonja barruan aurkitu zituzten prentsatutako substantzia marroi baten 130 gramo, haxixa, 115 gramo marihuana, doitasun-baskula bat, plastikozko bilgarri ugari, ustez drogak banatzeko prestatuak, eta 2.580 euro eskudirutan, zenbateko desberdineko billeteetan.

Lokalaren arduradun gisa identifikatu zuten 68 urteko gizonak, espainiar nazionalitatekoak, polizia-aurrekariak ditu antzeko egitateengatik, eta osasun publikoaren aurkako delitu batengatik ikertu dute eta agintari judizialaren aurrera agertu beharko du deitzen diotenean.

Jaitsi Argazkia/Foto

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak truke-jardunaldi batzuetan parte hartu du beste polizia batzuetako esku-hartze taldeekin

Aste honetan, Berroziko polizia-zentroan hainbat poliziatako esku-hartze taldeen arteko truke-jardunaldiak egin dira, eta Ertzaintzaren BBTrekin…

6 horas hace

Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute

25_0753 Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute Gasteizen beste gizon bati…

21 horas hace

Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen

25_0752 Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen Ertzaintzak 100…

21 horas hace

Un profesor de la EHU denuncia una «campaña impune de acoso a docentes»

El profesor de la Universidad del País Vasco (UPV-EHU) Carlos Martínez Gorriarán ha denunciado haber…

23 horas hace

El departamento de Sostenibilidad aumenta su presupuesto un 7,8%

El diputado de Sostenibilidad, José Ignacio Asensio, ha presentado los presupuestos de su departamento, que…

23 horas hace

En marcha la ‘Gran Recogida’ del Banco de Alimentos de Gipuzkoa

Bajo el lema “Lo damos todo”, el Banco de Alimentos de Gipuzkoa lleva a cabo…

23 horas hace