Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak 167,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an, administrazio arinagoa, efizienteagoa eta gardenagoa sendotzeko, beti herritarren zerbitzura.
Maria Ubarretxena sailburuak, saileko sailburuordeekin batera, arlo bakoitzera bideratutako partidak zehaztu ditu. Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzak biltzen du aurrekontu handiena, ia 120 milioi eurorekin; ondoren, Enplegu Publikoaren Sailburuordetza, 29,5 milioirekin; Araubide Juridikoaren Sailburuordetza, 6,3 milioirekin; eta Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza, 5,2 milioirekin.
Ubarretxenak azpimarratu duenez, aurrekontu hauek hiru jarduera-ardatz nagusiren inguruan egituratzen dira: «Autogobernuan aurrera egiten jarraitu nahi dugu, gure eskumenak defendatuz, betez eta zabalduz, herritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin. Administrazioaren aro berri batean ere sartuko gara, modernoagoa eta efizienteagoa, pertsonen bizitza erraztuko duena eta irekiagoa, gardenagoa eta parte-hartzaileagoa izateko bokazio argiarekin, kalitate demokratikoa indartuz «.
Sailburuak aurreratu duenez, 2026an politika publikoen eragina ebaluatzeko esparru bat jarriko da abian, Sektore Publikoko Adimen Artifizialeko Estrategia hedatuko da eta enplegu-eskaintza publiko berriei ekingo zaie gaitasunetan oinarritutako hautaketa-eredu batekin.
Administrazio Publikoaren eraldaketa digitala sendotzea
Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzak 120 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, euskal administrazioaren eraldaketa digitala eta modernizazio integrala sendotzeko, teknologia pertsonen zerbitzura jarriz.
Inbertsioa bi eremu handitan oinarrituko da: herritarrentzako zerbitzu digitalak hobetzea eta sektore publikoaren barne-prozesuak optimizatzea. Esparru horretan, 73,6 milioi euro dagozkio EAEko Administrazio Publikoaren Estrategia Digitalari; Sektore Publikoaren Adimen Artifizialeko Estrategiak, berriz, AA sendotuko du gizarte-balioko, eraginkorreko, arduratsuko eta giza balioko tresna gisa.
Sailburuordetzaren partida nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Bestalde, EJIE sozietate publikoak zerbitzu teknologiko korporatiboak babesten jarraituko du, eta 14,8 milioi euro gehiago jarriko ditu bere aurrekontuan (aurreko ekitaldian baino % 6,4 gehiago). 2026an, adimen artifizialean espezializatutako unitate bat sortuko du, EAEko sektore publiko osoan teknologia horien ezarpena bizkortzeko.
ITELAZPIk, saileko sozietate publikoak, 1,5 milioi euro inbertituko ditu bereizmen handiko lurreko telebista (TDT UHD) eskaini ahal izateko telekomunikazio-sare berri baten garapenean, 18 milioi euroko urte anitzeko proiektu baten barruan.
Irrati digitaleko emanaldiak garatzen ere hasiko da, audioaren kalitatea hobetuz eta larrialdi-egoeretan informazio pertsonalizatua bidaltzeko aukera emanez. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-gaitasuna indartuko da ustekabeko edo eragin handiko ekitaldien aurrean, TETRA sarea hobetuz, 887.000 euroko inbertsioarekin.
Enplegu publikoaren kudeaketa modernizatzea
Funtzio Publikoko Sailburuordetzak 29,5 milioi euro izango ditu 2026an, funtsezkoa baita Administrazio Orokorraren barne-funtzionamendurako. Horietatik 4,2 milioi aplikazio informatikoetara bideratuko dira langileen prozedurak digitalizatzeko, eta 630.660 euro EIZU sistema eta lehiaketa- eta hautaketa-prozesuak garatzeko.
Datorren urtean, lan-baldintzen akordio berriaren negoziazioa amaituko da, eta laneko jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko protokolo integral berri bat onartuko da, arrisku psikosozialen kudeaketan oinarritua. Gainera, 200.000 euro bideratuko dira sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planera.
IVAP erakunde autonomoak 19,2 milioi euroko aurrekontua izango du langile publikoen garapen profesionala sustatzeko, hiru ildo estrategikoren bidez:
Kalitate demokratikoa eta gardentasuna indartzea
Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzak 5,2 milioi euro izango ditu erakundeen arteko lankidetza eta herritarren parte-hartzea indartzeko.
2026an, politika publikoen eragina ebaluatzeko eta neurtzeko esparru bat jarriko da abian, kontu-ematearekin hertsiki lotuta eta duela gutxi onartutako hirugarren OGP planarekin lerrokatuta.
Era berean, gardentasun-atariak – Euskadi.eus, Gardena eta Irekia – birdiseinatzeari ekingo zaio, haien erabilgarritasuna, koherentzia eta irisgarritasuna hobetzeko, eta herritarrei informazio publikorako sarbidea errazteko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren (EHAA) modernizazioari buruzko azterlan bat ere egingo da, aplikazio informatikoak eguneratzeko, edukien argitalpena arintzeko eta epe luzera funtzionamendua bermatzeko.
Autogobernua defendatzea, zabaltzea eta hobetzea
Araubide Juridikoaren Sailburuordetzak 6,3 milioi euroko aurrekontu orokorra izango du, euskal sektore publiko osoaren defentsa eta segurtasun juridikoa bermatzeko.
Ubarretxena sailburuak nabarmendu duenez, «aurrekontu honetako 4,3 milioi eurok euskal sektore publiko osoaren interesen babesa bermatzen dute. Leialtasunez, zorroztasunez eta profesionaltasunez egindako lana da, eremu instituzionalean oso aintzatetsita dago, eta funtsezkoa da euskal sektore publikoaren segurtasun juridikoa bermatzeko».
Aste honetan, Berroziko polizia-zentroan hainbat poliziatako esku-hartze taldeen arteko truke-jardunaldiak egin dira, eta Ertzaintzaren BBTrekin…
25_0753 Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute Gasteizen beste gizon bati…
25_0752 Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen Ertzaintzak 100…
Ertzaintzako agenteek eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, 68 urteko gizon bati osasun publikoaren aurkako ustezko…
El profesor de la Universidad del País Vasco (UPV-EHU) Carlos Martínez Gorriarán ha denunciado haber…
El diputado de Sostenibilidad, José Ignacio Asensio, ha presentado los presupuestos de su departamento, que…