Ertzaintzak truke-jardunaldi batzuetan parte hartu du beste polizia batzuetako esku-hartze taldeekin

Aste honetan, Berroziko polizia-zentroan hainbat poliziatako esku-hartze taldeen arteko truke-jardunaldiak egin dira, eta Ertzaintzaren BBTrekin batera parte hartu dute Esquadra Mossoen GEI taldeak, Nafarroako Foruzaingoaren GIEk, Frantziako Polizia Nazionalaren BRIk eta Andorrako Poliziaren GIPAk.

Jardunaldiak astelehenetik, azaroaren 3tik, ostegunera, azaroaren 6ra, bitartean egin dira Berroziko polizia-zentroan. Bertan parte hartu dute, Ertzaintzaren BBT taldearekin batera, Esquadra Mossoen GEI taldeak, Nafarroako Foruzaingoaren GIEk, Frantziako Polizia Nazionalaren BRIk eta Andorrako Poliziaren GIPA taldeak.

Egun hauetan zehar, esku-hartze unitateen eskumenekin zerikusia duten gaiak entrenatzen aritu dira, hala nola bahituak dituzten gertaerak, etxeetan sartzeak eta ibilgailu bidezko atxiloketak. Gainera, entrenamenduak aprobetxatu dira benetako lan-egoeren konponbideak bateratzeko eta gai horiekin lotutako talde bakoitzaren eguneratze taktikoa eta teknikoa egiteko.

Ezagutzak eta esperientziak trukatzeko horrelako jardunaldiak oso baliokoak izaten dira; izan ere, ikuspegi operatibotik hobetzeko aukera ematen dute eta unitateen eta unitateak osatzen dituzten pertsonen arteko harremanak errazten dituzte.

Jaitsi Argazkia/Foto 1

Jaitsi Argazkia/Foto 2

Jaitsi Argazkia/Foto 3