Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bergaran, atxilotzeko Europako agindu batengatik


25_0755 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bergaran, atxilotzeko Europako agindu batengatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bergaran, atxilotzeko Europako agindu batengatik

Prentsa Zerbitzua

2025-11-09

Ertzaintzako agenteek 76 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bergaran, Parisko epaitegi batetik eratorritako estradizio ondorioetarako atxilotzeko eta entregatzeko Europako Agindu bat zuelako.

Atzo arratsaldeko 14:30ak pasata, Deba Urolako ertzain-etxeko agenteak, herritarrak babesteko lanetan ari zirela, GI-627 errepidean, Bergara parean, izandako zirkulazio-istripu batean laguntzera joan ziren. Istripua izan zuen ibilgailuetako bateko bidaiarietako bat identifikatzean, Frantziako hiriburuko epaitegi batek atxilotzeko eta entregatzeko Europako Agindua emana zuela egiaztatu zen.

Nazionalitate espainiarreko 76 urteko gizonezkoa atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten, agindua betetzeko.