Eusko Jaurlaritzak, datorren azaroaren 13an, Araban, ES-Alert sistemaren eraginkortasuna probatuko du, larrialdi edo hondamendi handietan herritarrei abisatzeko

Eusko Jaurlaritzak, datorren azaroaren 13an, Araban, ES-Alert sistemaren eraginkortasuna probatuko du, larrialdi edo hondamendi handietan herritarrei abisatzeko
  • Probak Arabako herritar guztiei eragingo die, eta, beraz, lurralde horretako udal guztiei jakinarazi zaie.
  • Araban kokatutako gailuetan alerta-soinu bat entzungo da, mezu bati bide emango diona. Mezu horretan adieraziko da proba bat dela, eta ez benetako arrisku-egoera bat.

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren (SOS Deiak) bitartez, Es-Alert sistemaren simulakro bat egingo du ostegun honetan, azaroak 13, 12:00ak aldera, larrialdi handiko edo hondamendi kasuetarako herritarrei abisuak emateko. Arabako lurralde historikoan egingo da proba. Ekimena dagoeneko jakinarazi zaie Arabako udal guztiei. Horrela, Larrialdietako Zentroak abisu bat bidaliko du lurralde horretan kokatutako telefono mugikorretara, eta telefonoek alerta-soinu bat igorriko dute. Horrekin batera, mezu lasaigarri bat bidaliko du, proba bat dela azalduz, eta ez benetako arrisku-egoera bat.

2022ko azaroan Bilboko auzo batzuetan eta duela gutxi, urriaren 2an, Balmasedan egindako ES-Alert simulakroen ondoren ezaugarri horiek dituen hirugarren ariketa da ostegun honetakoa.

Simulazio hori zuzenean iritsiko da abisu-eremuko antenetara konektatuta dauden terminal guztietara.
Alerta soinua entzun ondoren, alerta mugikorretan jasotzen dutenek honako mezu hau irakurri ahal izango dute:

112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-PROBA

Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko.   

Mezua irakurri ondoren, sakatu Onartu pantailatik ezabatzeko.

PRUEBA DE ACTIVACIÓN DE ALERTAS MASIVAS DESDE 112 SOS DEIAK EUSKADI

Este es un mensaje de prueba del sistema de alertas a teléfonos móviles ante situaciones de gran emergencia. Gracias.

Una vez leído el mensaje pulse Aceptar para eliminarlo de la pantalla.

MASS ALERTS ACTIVATION TEST FROM 112 SOS DEIAK EUSKADI

This is a test message for the mobile phone alert system in major emergency situations. Thank you.

Once you have read the message, press Accept to delete it from the screen.