Ertzaintzak, prebentziozko operatibo batean, gizon bat ikertu du Ugao-Miraballesen droga-trafikoagatik


27_0758 Ertzaintzak, prebentziozko operatibo batean, gizon bat ikertu du Ugao-Miraballesen droga-trafikoagatik

Arma Zuriak eta Objektu Arriskutsuak Kontrolatzeko Ekintza Planaren barruan

Ertzaintzak, prebentziozko operatibo batean, gizon bat ikertu du Ugao-Miraballesen droga-trafikoagatik

Servicio de prensa

2025-11-11

Ertzaintzak joan den igandean, Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan egindako prebentziozko operatibo batean gizon bat ikertu du, 46 pertsona identifikatu ditu, eta horietako 16 Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa ezarriz zehatzeko proposatu ditu, eta 8 gidari zehatu ditu drogetan positibo emateagatik.

Polizia-dispositibo horretan, espainiar nazionalitateko 50 urteko gizon bati hainbat substantzia sorgorgarri, hauts zuri bat zuten 2 poltsa eta 20 bat pastilla, atzeman zizkioten ibilgailu barruan, eta ikertu gisa eginbideak ireki zizkioten osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik.

Ertzaintzaren baliabideek guztira 46 pertsona identifikatu zituzten, eta horietako 16 Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa ezarriz zehatzeko proposatu zituzten drogak (kokaina, speeda, marihuana eta haxixa) edukitzeagatik eta 2 armak (kuter bat eta ukabil amerikar bat) edukitzeagatik.  

Gainera, agenteek egindako droga-kontrolean 8 gidarik positibo eman zuten substantzia sorgorgarrietan.

Esku-hartze horiek Ertzaintzak bide publikoan (oraingoan Ugao-Miraballeseko diskoteka baten ondoan), Arma Zuriak eta Objektu Arriskutsuak Kontrolatzeko Ekintza Planaren esparruan, egiten dituen  prebentzio-lanen emaitza dira.