Categorías: albisteak-berriak

Arrakastatsua izan da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egin den Endokrinologia eta Nutrizioaren gaineko Eguneraketari buruzko I. jardunaldia

Azaroaren 12an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egin zen Endokrinologia eta Nutrizioaren gaineko Eguneraketari buruzko I. jardunaldia, zeina bertako zerbitzuak eta Biobizkaia erakundeko Endokrinologia eta Nutrizioa ikertzeko taldeak antolatu baitute, EHU, CIBERER, Endo-ERN eta AMICHEN erakundeekin lankidetzan. Endokrinologiari eta nutrizioari lotutako patologiei diziplina anitzetatik heltzeko prozesuan inplikatuta dauden espezialitateetako profesionalak eta lehen mailako arretakoak bildu dira ekitaldian.

Nuria Valdés zerbitzuburuak koordinatu du jardunaldia, zeina Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan egin baita eta zeinetan parte-hartze aktiboa izan baitute fakultatiboek nahiz erizainek, bai espezialistek, bai prestakuntzan daudenek.

Programa zientifikoak praktika klinikoa izan du ardatz, eta bost gai-bloketan egituratu da Endokrinologia eta Nutrizioari lotutako gaur egungo erronka nagusiak jorratzeko:

  • Diabetesa: Besteak beste, gai hauek jorratu dira: doitasun-medikuntza, glukosa-sentsoreak, lehen mailako arretako intsulinizazioa eta haurdunaldiko diabetesaren maneiua.
  • Obesitatea: Lehen mailako arretan gaixotasunari heltzeko modua azaldu da, bai eta ezarritako deribazio-irizpideak eta aukera terapeutikoak ere.
  • Desnutrizioa eta sarkopenia: Tresna praktikoak eskaini dira adinekoei gaixotasun horiek antzemateko eta tratatzeko.
  • Tiroidea eta lipidoak: Besteak beste, dislipemian A lipoproteinak duen zeregin emergentea eta nodulu tiroideoaren maneiua jorratu dira.
  • Laborategia-endokrinoa-lehen mailako arreta: Diagnostikoa arin egiteko proposamenak aurkeztu dira, eta laguntza-mailen arteko koordinazioaren bidez arreta hobetzeko aukera jorratu dute.

Hizlariak eta parte-hartzaileak solasean aritzeko tarteak ere egon dira, arreta endokrinologikoari lotutako esperientziak trukatzeko eta hobekuntzak proposatzeko.

Harrera bikaina izan du, eta lehen edizio honetan agerian geratu da garrantzitsua dela etengabeko prestakuntza ematea eta askotariko asistentzia-mailak lankidetzan aritzea, endokrinologiari eta nutrizioari lotutako patologiak dituzten pazienteei ematen zaien arreta hobetze aldera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzaren Unitateko buruak Defense Nationale-ren domina jaso du

25_0766 Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzaren Unitateko buruak Defense Nationale-ren domina jaso du Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko…

5 horas hace

Lau atxilotu Ordizian, gizon batek irailaren 21ean herri horretan jasandako eraso bortitzarekin lotuta

Ertzaintzak 18 eta 43 urte bitarteko lau gizon atxilotu ditu Ordizian, hilabete baino gehiagoko ikerketen…

5 horas hace

Bi gizonezko atxilotu dituzte droga-trafikoagatik Santurtzin eta Abanto-Zierbenan polizia-ikerketa baten ondoren

Bilboko eta Sestaoko ertzain-etxeetako Droga Taldeek egindako ikerketa bati esker, 47 eta 51 urteko bi…

5 horas hace

12 landa-saltokik beren estrategia indartu dute Nafarroako Gobernuaren eta tokiko ekintza-taldeen programa bati esker

12 landa-establezimenduk aholkularitza espezializatua jaso dute, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialerako Departamentuak,…

5 horas hace

Chivite Lehendakariak Nafarroak duen “egonkortasuna” goraipatu du, bizi-kalitatean lider izateko hazkunde ekonomikoa eta justizia soziala” batzen baititu

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak gaur goizean nabarmendu duenez, “Nafarroak duen egonkortasun politiko eta instituzionalak…

5 horas hace