Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo, joan den irailean lurpeko pasabide batetik zihoan oinezko bati eraso egitea egotzita. Biktimak emandako informazioari esker, lapurretaren egilea identifikatu eta atxilotu ahal izan dute.
Lapurreta irailaren 6ko gauean izan zen, biktima, 25 urteko gizon latinoamerikar bat, etxera itzultzen ari zela, Tolosako lurpeko pasabide batean gizon bat hurbildu zitzaionean. Erasotzaileak objektu zorrotz bat atera zuen, ustez labana bat, eta mehatxatu ondoren, motxila eta zeraman gutun-azal bat, diruarekin, emateko agindu zion. Ondoren, lapurrak ihes egin zuen.
Biktimak salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurrean, eta ustezko egilearen deskribapena eman zuen, baita hura egon zitekeen lekuari buruzko nolabaiteko informazioa ere.
Ikerketa egin ondoren, agenteek ustezko erasotzailea identifikatzea lortu eta atzo, asteazkena, Tolosako ostalaritza-lokal batean atxilotu zuten.
Atxilotua, magrebtarra, Oriako ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.
25_0766 Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzaren Unitateko buruak Defense Nationale-ren domina jaso du Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko…
Ertzaintzak 18 eta 43 urte bitarteko lau gizon atxilotu ditu Ordizian, hilabete baino gehiagoko ikerketen…
Bilboko eta Sestaoko ertzain-etxeetako Droga Taldeek egindako ikerketa bati esker, 47 eta 51 urteko bi…
ReproNAGEN proiektu estrategikoak, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroa buru duela eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako 1,3 milioi…
12 landa-establezimenduk aholkularitza espezializatua jaso dute, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialerako Departamentuak,…
Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak gaur goizean nabarmendu duenez, “Nafarroak duen egonkortasun politiko eta instituzionalak…