25_0766 Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzaren Unitateko buruak Defense Nationale-ren domina jaso du

Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzaren Unitateko buruak Defense Nationale-ren domina jaso du
Servicio de prensa
2025-11-13
Ertzaintzako Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzaren Unitateko buru Aitor Ercilla Villabonak Frantziako Defense Nationaleren domina jaso du, Europan segurtasunaren eta askatasunaren alde egindako lana aitortzeko.
Aitorpena joan den azaroaren 11n egin zen Madrilen, Frantziako enbaxadan, Nicolas Pellerel ministro kontseilaria eta Nathalie Berthy kontsul nagusia buru zituen ekitaldian, I. Mundu Gerrari amaiera eman zion 1918ko armistizioaren egunean.
Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzaren Unitateko buru Aitor Ercilla Villabonak Defense Nationaleren domina jaso zuen, beste segurtasun-agentzia batzuetako ordezkariekin batera, Ertzaintzak Europan segurtasunaren eta askatasunaren alde egindako lana aitortzeko.