Naiara Apodakak eman du saioa; Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko ondokoa da, bai eta egoiliarren tutore eta simulazio klinikoaren arduradun ere. Funtsezko gaiak jorratu ditu izenburu honen pean: “Simulazio klinikoa. Zer? Nork? Noiz? Zergatik? …eta beste galdera batzuk”.
Jardunaldian, nabarmendu da simulazioa garrantzitsua dela ebakuntza barruko gertaera kritikoen kudeaketari lotutako gaitasun teknikoak nahiz teknikoak ez direnak (komunikazioa, lidergoa, zereginen banaketa) lantzeko. Egoera horiek, behar bezala maneiatzen ez direnean, ondoriotzat izan dezakete heriotza-tasa, kontrako gertaerak eta ospitale-kostuak areagotzea, eta horrek pazienteei nahiz profesionalei eragiten die.
Simulazio klinikoaren bitartez, egituratuta dagoen eta aldizkakoa den prestakuntza-programa ezarri nahi da, eta horretarako oinarritzat hartuko dira ebakuntza-gelako langileen lanbidearteko in situ simulazio klinikoak. Helburu orokorra da ebakuntza barruko krisien aurrean lantaldeen errendimendua optimizatzea ingurune seguru batean, ospitaleko protokoloak aplikatuta, hala nola bihotz-biriketako bizkorketari, arnasbide zailaren maneiuari eta transfusio masiboari buruzkoak.
Saioa amaitzeko, nabarmendu da simulazio klinikoak, larrialdiei aurre egiteko erantzuna hobetu ez ezik, segurtasun-arrakalak identifikatzen dituela eta talde-lanaren kultura sendotzen duela, seguruagoa eta eraginkorragoa den arreta lortzen laguntzeko.
