Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2025eko azaroaren 4ko Agindua, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak sinatua. Agindu horrek bi bide berri arautzen ditu, errazak eta malguak, euskal sektore publikoan euskarazko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko.
Bi modalitate berri horiek lehendik dauden bideei gehitzen zaizkio —IVAPeko azterketak gainditzea, beste titulu ofizial batzuk baliozkotzea (HABE, Hizkuntza Eskola Ofizialak, unibertsitateak, etab.) edo salbuetsita geratzea ikasketak euskaraz egin izanagatik— era horretan aukerak zabaltzeko eta administrazio publikoan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko prozesua errazteko.
Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak nabarmendu duenez, “Eusko Jaurlaritzak bi bide ireki ditu gaur, errazak, malguak eta errealitatearekin bat datozenak, euskararen ezagutza egiaztatzeko. Eguneroko lanean hizkuntzaren ezagutza formala eta erabilera erreala eta eraginkorra baloratzen ditugu. Administrazio elebiduna, modernoa eta hurbila nahi dugu, euskarak bere lekua izan dezan”.
A – Lanean erabiltzeagatik euskara egiaztatzea
Nork eska dezake? Lanpostuan euskara erabili ohi duten sektore publikoko langileek.
Zer baldintza daude?
Nork baliozkotzen du?
Lehenik eta behin, erakunde enplegatzaileak (udalak, aldundiak, sailak, etab.) ziurtatu eta egiaztatzen du pertsonak euskara behar bezala erabiltzen duela eguneroko lanean.
Ondoren, IVAPek balorazio hori berrikusi eta egiaztapena ofizialki baliozkotzen du, eta euskara-tituluen eta -ziurtagirien erregistroan sartzen du.
B – Hautaketa-prozesuan euskara egiaztatzea
Nork egin dezake? Sektore publikoan lanpostu bat lortzeko hautaketa-prozesu batera (oposizioa, lehiaketa, etab.) aurkezten direnek, edo lanpostu batetik bestera mugitu nahi dutenek, beti ere azterketa prozesu bat burutzea derrigorrezkoa bada lekualdaketa horretarako.
Zer baldintza daude?
Nork baliozkotzen du? Hautaketa-prozesuko epaimahaiak edo batzordeak egiaztatzen du pertsonak euskaraz egin eta gainditu dituela probak. Ondoren, IVAPek ofizialki baliozkotzen du egiaztapen hori, eta euskara-titulu eta -ziurtagirien erregistroan inskribatzen du.
19/2024 Dekretutik eratorritako agindua
Agindu honek Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretua garatzen du, Eusko Jaurlaritzak 2024an onartua, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta administrazio publikoan euskararen erabileran sakontzeko.
Dekretuak 1997ko esparrua eguneratzea ekarri zuen, eta erakunde bakoitzaren errealitate soziolinguistikora egokitutako normalizazio progresibo eta malgu baten oinarriak ezarri zituen. (Info osoa dekretuari buruz)
IVAPek kudeatutako prozesua
Administrazio Publikoaren Euskal Institutua (IVAP) arduratuko da bide berrien bidez lortutako akreditazioak kudeatzeaz eta balioesteaz. Agindua EHAAn argitaratu ondoren, IVAPek ebazpen bat onartu beharko du, prozesua garatzeko xehetasunak zehazteko.
Ertzaintzak 14, 17 eta 18 urteko hiru gazte atxilotu ditu urrian Bilbon adingabe bati indarkeria…
Azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak Datorren astelehenetik, azaroaren 17tik, hasita erroldatuta dauden…
• Esteban García Campijo: «Gure 24 adinekoei zuzenduta, bakarrik egotea saihestuko du eta harreman sozial…
Imanol Pradales Lehendakariak Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidentea hartu du gaur arratsaldean Lehendakaritzan. La entrada…
Hala iragarri du Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martínezek gaur Madrilen pazienteen zeregin estrategikoari buruzko…
25_0766 Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzaren Unitateko buruak Defense Nationale-ren domina jaso du Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko…