Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak gaur iragarri duenez, bere saila lanean ari da pazienteek eta herritarrek euskal osasun-sisteman benetan eta modu egituratuan parte hartzea bermatuko duen araudia garatzen. Hala aurreratu du Nitid Health foroan, Madrilen, eguerdian, eta Pazienteen Elkarteen Estatuko Plataformako presidente Carina Escobarrekin batera, pazienteek osasun-sistemen eragile estrategiko gisa duten zeregina aztertu du.
Euskadi aitzindaria da arlo horretan, Herritarrek Osasunean Parte Hartzeko lehen Plan Zuzentzailea landu baitu. Plan horrek lehen partida bat du 2026ko aurrekontuetan, eta bere helburua da pazienteen elkarteen espezifikotasunaren aitorpena juridikoki artikulatzea, haien independentzia bermatzea eta haien eragiteko gaitasuna indartzea. Horren barruan sartzen dira, sailburuak esandakoaren arabera, hainbat ekimen, hala nola pazienteen elkarteen euskal erregistro bat sortzea, berauen sustapena prestakuntzarako laguntzen bidez, edota osasun-profesionalek beren pazienteei elkarteak preskribatzea.
Alberto Martinezen hitzetan, «pazienteak Euskadiko osasun-sisteman duen rolaren mugarri batera iritsi gara, Euskal Osasun Itunaren prozesuaren ondoren«, pazientearen parte-hartzea maila guztietan aurreikusten baita: kontsultatik plangintzara, eta parte-hartze hori bultzatzen duen arau-garapenetik bertatik. «Eta beti -gaineratu du-, inor atzean ez uzteko konpromisotik, eta arreta pazienteen esperientzian eta osasun-emaitzetan jarrita».
Hain zuzen ere, elkarteen zeregina funtsezkoa izan da Euskadiko Osasun Ituna lortzeko. Itun horren 24 ildo estrategikoetako batek “Deliberazioa eta erabaki partekatuak hartzea: herritarren parte-hartzea eta osasun-sistemaren gardentasuna bultzatzea” du helburu. Ardatz estrategiko horretan, etorkizuneko arau-esparru hori hainbat ekintzarekin osatzea aurreikusten da, besteak beste, elkarte-sarea indartzea, informazio baliagarrirako sarbidea hobetzea, kultura parte-hartzailea bultzatzea, pazientearen esperientzia sistematikoki integratzea, partaidetzan ekitatea sustatzea edo Pazienteen Arreta Zerbitzuak indartzea.
Kolektibo horietako ordezkariek, tartean Pedro Carrascalek, Pazienteen Erakundeen Plataformako zuzendariak (Estatuko 47 federazio biltzen ditu); Karmele Garrok, Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundaziokoak; Itziar Ceballos, AVIFESeko zuzendariak; eta Mari José Canok, FEDEAFES Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Elkarteen Euskadiko Federaziokoak duela gutxi nabarmendu zuten lehen aldiz parte hartu ahal izan dutela paziente gisa horrelako prozesu batean, Euskadiko Osasun Itunari dagokiona, eta bere ezarpenean eta jarraipenean inplikatuta jarraitzeko hartu duten konpromisoa azpimarratu dute.
Ertzaintzak 14, 17 eta 18 urteko hiru gazte atxilotu ditu urrian Bilbon adingabe bati indarkeria…
Azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak Datorren astelehenetik, azaroaren 17tik, hasita erroldatuta dauden…
• Esteban García Campijo: «Gure 24 adinekoei zuzenduta, bakarrik egotea saihestuko du eta harreman sozial…
Imanol Pradales Lehendakariak Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidentea hartu du gaur arratsaldean Lehendakaritzan. La entrada…
Agindu berriak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratuak, 19/2024 Dekretua garatzen du eta hautaketa-prozesuaren bidez…
25_0766 Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzaren Unitateko buruak Defense Nationale-ren domina jaso du Ertzaintzaren Zibersegurtasuna Koordinatzeko…