Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik


25_0769 Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik

Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik

Servicio de prensa

2025-11-14

Ertzaintzak, Santurtziko Udaltzaingoarekin batera, taberna baten arduraduna atxilotu du droga-trafikoaren delitua leporatuta. Lokalean egindako miaketan 300 gramo haxix konfiskatu dituzte.

Dispositiboa atzo, osteguna, arratsaldean egin zen Santurtziko El Bullón auzoko ostalaritza-establezimendu batean Udaltzaingoarekin batera. Ostalaritzako lokaletako droga-trafikoaren aurkako ekintza-planaren barruan, Ertzaintzaren hainbat baliabide joan ziren tabernara, eta miaketan hiru haxix-plaka aurkitu zituzten biltegiko goialdeko armairu baten barruan ezkutatuta.

Tabernaren arduraduna, magrebtar jatorriko 46 urteko gizona, atxilotu egin zuten jendearentzat irekitako lokalean drogarekin trafikatzea leporatuta. Atxilotua polizia-egoitzan dago beharrezko eginbideak amaitu ondoren agintari judizialaren eskuetan noiz jarriko zain.

Jaitsi erantsitako dokumentua