Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du oraindik irekita dagoela ‘House Action: Hiri erresilienteak tentsionatutako egoitza-merkatuen aurrean’ I. Nazioarteko Kongresuan parte hartzeko izena emateko epea —doakoa da houseaction.eus helbidean—. Tabakaleran (Donostia) egingo da kongresua, datorren asteazkenean, hilaren 19an. Gaur egun, 400 lagun baino gehiagok eman dute izena, eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak oraindik izena eman ez dutenak animatu nahi ditu gaur egungo hiri-erronka handienetako bati buruzko hausnarketa- eta ekintza-gune honetan parte hartzera: etxebizitzarako eskubidea bermatzea, alegia.
Kongresua 9:00etatik 18:30era egingo da, eta hogeita hamar hizlari baino gehiago bilduko ditu, Alcorcón, Amsterdam, Barakaldo, Bartzelona, Miarritze, Bilbo, Donostia, Errenteria, L’Hospitalet de Llobregat, Irun, Paris, Iruñea, Viena eta Gasteiztik etorriko direnak. Isabel Rodríguez Etxebizitza eta Hiri Agendako ministroak emango dio amaiera jardunaldiari.
Euskadin Tentsionatutako Eremuak martxan jarri eta urtebetera antolatu da kongresua, eta analisitik ekintza koordinatura pasatzea du helburu, are gehiago Europako eskualde askok egoera berari aurre egin behar diotenean: eskaera handia eta etxebizitza eskuragarriaren eskasia. Kongresu honek Paris, Bartzelona edo Donostia bezalako hiriburuetan aplikatutako politika berritzaileak alderatzeko aukera emango du, eta erdiko klaseari zein langile-klaseari eragiten dien arazoan aurrera egiteko ikaskuntza baliagarriak sortzeko.
Programa: alokairuaren kontroletik finantza-berrikuntzara
House Action foro praktiko gisa planteatzen da, dagoeneko aplikatzen ari diren edo epe laburrean martxan jar daitezkeen neurriak ardatz. Hiru ardatz nagusi izango ditu:
Itxaso sailburuaren eta Jaume Collboni Bartzelonako alkatearen arteko elkarrizketa egingo da irekiera-ekitaldian. Euskadiko hiriburuetako eta beste hiri ezagunetako arduradun instituzionalek ere parte hartuko dute, Europako Inbertsio Bankuko, Housing Europeko, Europako Batzordeko eta erreferentziazko unibertsitateetako adituekin batera.
Hitzaldi nabarmenen artean, merkatuaren, turismoaren eta etxebizitzaren bilakaerari buruzko ekarpenak, datuak tresna publiko gisa erabiltzeko bideak edo parke publikoaren Europako eredu berriak azalduko dira.
25_0779 Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da N-104 errepidean,…
Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan, eta emakume bat…
El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…
La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…
Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…
Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…