Categorías: albisteak-berriak

Euskaragida, euskarazko produktuen gida argitaratu da 12 urte arteko haurrentzat

Liburu, joko, musika eta bestelako berritasunei buruzko informazioa jasotzen du

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak kaleratu duen Euskaragida 2025 argitalpenak haurrei zuzendutako euskarazko produktu berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta (liburuak, komikiak, APPak, Podcastak, jokoak, musika eta abar). Liburuen eskaintza oparoa izanda, hiru adin tarteka daude banatuta: 0-4 urte, 5-9 urte eta 10-12 urte. Era horretan, gurasoek errazago aurkituko dituzte euren seme-alabentzat egokiak diren produktuak. Gidan produktu bakoitzaren prezioa ere ageri da.

Euskaragida 2025

Kerman Orbegozo Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketa eta Euskarako zinegotziaren esanetan gida lagungarria izango da euskarazko produktuen aukeraketa egokia egiteko. “Irakurtzea plazer bihurtzen da haurrak bere intereseko liburua topatzen duenean. Horretan laguntzeko sortu dugu gida hau”.

Aurten ere, 12 urtetik beherako haurren artean banatuko da gida hiriko ikastetxeekin elkarlanean. Horrez gain, zenbait saltoki, liburutegi eta kultur etxetan ere eskuratu ahal izango da. Guztira 12.000 ale banatuko dira.

Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokak ateak zabalduko ditu euskarazko literaturaren berrikuntzekin eta handik gutxira Gabonak iritsiko dira. Beraz, horien aurretik banatuko du gida Udaleko Euskara Zerbitzuak, garai ezin hobea baita euskarazko liburuak erosi edota oparitzeko eta horiez gozatzeko.

Informazio guztia Euskara Zerbitzuaren www.donostiaeuskaraz.eus webean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak prebentzio-kontrol berriak egin ditu Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan

Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan, eta emakume bat…

2 horas hace

Mikel Torres: “Sin inmigración, Euskadi tendrá un futuro difícil»

El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…

5 horas hace

Detenido tras robar en un restaurante de Donostia y amenazar a agentes con una botella rota

La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…

5 horas hace

Euskotren instalará en los tranvías un modelo propio de suelo podotáctil que facilitará el viaje a personas con baja visión

Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…

5 horas hace

La Diputación de Gipuzkoa recupera 2,5 hectáreas de marisma en Jaitzubia

Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…

5 horas hace

Cuatro acusados por una estafa con cupones falsos en Donostia se enfrentan a penas de hasta cuatro años de prisión

La Audiencia de Gipuzkoa juzga a tres hombres y una mujer acusados de engañar a…

5 horas hace