Categorías: albisteak-berriak

Euskotrenek zoru podotaktil modelo propioa diseinatu du eta tranbia guztietan instalatuko da ikusmen urriko pertsonen bidaia errazteko

  • Prototipoa probatzen ari dira dagoeneko Bilbon eta Gasteizen, eta 26 unitatera iritsiko da hurrengo hilabeteetan
  • Ikusmen-urritasuna duten pertsonen elkarteek aktiboki hartu dute parte prototipoa sortzen
  • Sistema hori fabrikatik etorriko da konboi berrietan

Euskotrenek datozen hilabeteetan Bilboko eta Gasteizko tranbia guztietan zoru podotaktil modelo propioa jarriko du, ikusmen-urritasuna duten pertsonei bidaia errazteko. Gaur goizean, Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarritasunaren sailburuak, Miguel Ángel Páez Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeak eta Javier Seoane Euskotreneko zuzendari nagusiak ikusmen-urritasuna duten pertsonen erakundeetako ordezkariekin batera —ONCE eta Itxaropena, neurria probatzeko sozietate publikoarekin elkarlanean aritu dira—, dagoeneko zoladura espezifiko hori duen tranbia batean bidaiatu dute; hainbat proba egin dira, eta, azkenean, flota osoan zabalduko den prototipoa diseinatu da.

Prototipoa sortzeko eta 26 tranbietan (16 Gasteizen eta 10 Bilbon) instalatzeko 100.000 euro inguruko aurrekontua dago. Halaber, unitate berri guztiek fabrikatik ekarriko dute sistema hori.

Zoru podotaktilaren helburua da ikusmen-urritasuna duten pertsonei orientabidea ematea, eserleku erreserbatuen eremura gidatuta eta unitatearen barruan egon daitezkeen oztopoak identifikatzen lagunduta. Sistema horrek autonomia eta segurtasun handiagoa ematen die ikusmen-urritasuna duten pertsonei; zoru podotaktila dago dagoeneko Euskal Trenbide Sareak eraikitako tranbia-geltoki guztietan. Funtzio praktikotik harago, proiektu honek unitateen barruan erreserbatutako espazioak ikusgarriago egiteko aukera ematen du, eta sentsibilizazio-tresna bihurtzen da; hala, bidaiarien artean errespetuzko jarrera zibikoagoak sustatzen dira.

Aukeratutako zoladura Euskotreneko tranbia-zerbitzurako berariaz diseinatu da, eta sortze-prozesuan ONCE eta Itxaropena elkarteek parte hartu dute. Izan ere, Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren hitzetan, “beraiek ezagutzen dituzte ondoen pertsona batzuek garraio publikora sartzeko dituzten oztopoak”. Lehenengo proposamena urrian aurkeztu zitzaien, eta ondoren egindako ekarpenekin hobetu da.

Sailburuak baieztatu duenez, “tranbiaren irisgarritasun-estandarrak oso handiak dira, eta geltoki guztiak irisgarriak dira mugikortasun murriztua duten pertsonentzat”. “Baina ezin gara hor geratu, erabiltzaile adina errealitate baitaude, eta eskura ditugun ekipamendu guztiak erabili nahi ditugu, ezerk ez diezaien eragotzi Euskotrenen garraio publikoa erabiltzea”, esan du García Chuecak.

Flota osoak hainbat behar dituzten pertsonen bidaiak errazteko teknologia aurreratuak baditu ere, irisgarritasun unibertsalerantz pausoak ematen jarraitzen du Euskotrenek. Sistema hobetzeko jarduketak —eta horien artean dago zoru podotaktila jartzea—Euskotrenen Irisgarritasuna Hobetzeko 2024-2030 Plan Estrategikoaren baitakoak dira. Plan horren helburu nagusia da pertsona guztiek garraio publiko egokitu eta inklusiboaz gozatzeko aukera-berdintasuna bermatzea.

Aldaketa horiek abian jartzeko, 2024an herritarren parte-hartze eta entzute aktiboko prozesu bat garatu zuen Euskotrenek, dibertsitate funtzionala duten pertsonen beharrak gertutik ezagutzeko. Horretarako, zortzi elkartek estuki lan egiten zuten (Fekoor, Eginaren Eginez, Elkartu, Fevas, Itxaropena, ONCE, Euskal Gorrak eta Zuzenak), eta beren diagnostikoa, egunerokoan dituzten zailtasunak eta hobetu daitezkeen arloak aurkeztu zituzten.

Zoru podotaktilaz gain, badira Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Estrategikoan jasota dauden beste neurri batzuk, dagoeneko abian jarri direnak:

  • Eserleku eraisgarriak kentzea: Mugikortasun urriko pertsonen maniobrak errazteko espazio gardenago bat sortzeko asmoz, Euskotreneko konboi guztietako eserleku eraisgarriak kendu dira. Trenkadak ere aldatu dira, oztoporik gabeko espazio zabalagoa uzteko (800 mm-tik 1 000 mm-ra).
  • Piktogramak aldatzea (barrukoak eta kanpokoak): Laster, kanpoko eta barruko piktogramak aldatzeko eskaintza egingo da, tamaina handiagokoak eta kolore desberdinekoak izan daitezen eta, hala, hobeto bereiz daitezen. Urdina eta laranja erabiliko dira.
  • PMR guneak, erreserbatutako eserlekuak eta kanpoko biniloak aldatzea: Unitateen barruan, hobeto identifikatuko dira mugikortasun urriko kolektiboek lehentasunez erabiltzeko eremuak (lehentasun-ordena adierazita). Horretarako erreserbatutako eserlekuen tapizeria laranja izango da, trenetan bezala, erraz identifikatzeko modukoak izan daitezen. Dagoeneko hasi dira tapizeria aldatzen, eta unitate guztietara iristen joango da. Halaber, gurpil-aulkientzako eta haur-kotxeentzako guneak identifikatuko dira.
  • Geralekuetako makina saltzaileak behar ezberdinetara egokitzea: Konpromiso hori betetzeko, besteak beste, kredituarekin ordaintzeko terminal berriak, contactless sistema eta botoiak errazago identifikatzeko aukera txertatu dira makinetan. Elkarteekin lankidetzan jarduteko prozesuaren barruan, prototipo propio bat lantzen ari dira hurrengo makina saltzaileentzat.
  • Euskotreneko langileentzako prestakuntza espezifikoa: Euskotrenek trebatu ditu jada bere langileak, irisgarritasunari eta gai honen inguruko sentsibilizazioari buruzko ikastaro espezifiko baten bidez.
  • Kanpoko publizitatea tranbietan: Hainbat kolektiboekin batera lanean ari dira tranbien kanpoko publizitatea bateragarria izan dadin dibertsitate funtzionala duten pertsonen beharrekin. Lankidetza-prozesu bat jarri da martxan, irtenbide tekniko egokienak aurkitzeko eta txertatzeko.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan

25_0779 Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da N-104 errepidean,…

53 minutos hace

Ertzaintzak prebentzio-kontrol berriak egin ditu Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan

Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan, eta emakume bat…

4 horas hace

Mikel Torres: “Sin inmigración, Euskadi tendrá un futuro difícil»

El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…

7 horas hace

Detenido tras robar en un restaurante de Donostia y amenazar a agentes con una botella rota

La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…

7 horas hace

Euskotren instalará en los tranvías un modelo propio de suelo podotáctil que facilitará el viaje a personas con baja visión

Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…

7 horas hace

La Diputación de Gipuzkoa recupera 2,5 hectáreas de marisma en Jaitzubia

Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…

7 horas hace