Categorías: albisteak-berriak

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak eta Donostiako Udalak Topoaren obren eraginpean dauden zonen berrurbanizazioa bultzatzea erabaki dute

Lurpeko pasabidearen eraginpean dauden lur gaineko metro karratuen erdiak baino gehiago liberatu dira dagoeneko, eta gainerakoa 2026an zerbitzu berria abian jarri aurretik erabilgarri egotea aurreikusten da

Susana García Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburua eta Jon Insausti Donostiako alkate berria lehen aldiz bildu dira astelehen honetan, Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako hiriburuan garatzen ari den proiektuak aztertze aldera. Topaketa horretan, bi administrazioek elkarlana sustatu dute, topoaren lurpeko pasabidearen eraginpean dauden hiriko zonen berrurbanizazio-lanetan aurrera egin dadin, 2026ko bigarren seihilekoan lurpeko saihesbidea martxan jarri aurretik.

Eusko Jaurlaritzaren Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Donostiako Udalarekin koordinatuta, ari da liberatutako espazioak berrurbanizatzeko lanak egiten, eta lanen ondoriozko eraginak pixkanaka arindu dira azken hilabeteotan. Lugaritz-Mirakontxa tartean okupatutako 12.332 metro karratuak dagoeneko libre daude. Bestalde, Mirakontxa eta Easo artean eraginpean dauden 19.952 metro karratuetatik 3.720 liberatu dira, gehienak hirigunean, eta oraindik okupatuta dauden gehienak Pio Baroja eta Morlanseko obra-etxolekin eta ahokatze-lanekin lotzen dira.

Obrak okupatutako espazioen azken liberazioa urriaren 29an izan zen, Xabier Zubiri plaza berriro irekitzearekin. Easo eta San Bartolome kaleetan eta San Martin kaleko bi zatitan, berriz, eraginaren arrasto guztiak ezabatu dira jada. Jarduketa horietan guztietan, lehentasuna izan da oinezkoen mugikortasuna erraztea, espazio garden eta espaloi zabalekin, eta garraio publikorako sarbidea erraztea.

Bestalde, une honetan San Roke, Osasuna eta Autonomia kaleak lotuko dituen igogailuaren obrak egiten ari dira, Aiete auzoa Amarako etorkizuneko lurpeko geltokiarekin zuzenean lotuko duena. Topaketan beste proiektu batzuk ere izan dira mintzagai, besteak beste: pasabidea eraikitzeari esker, Amarako trenbide-zabaltzaren 21.000 metro karratuak liberatzea —espazio hori bizitegi-erabileretarako eta Donostiako herritarrei zerbitzuak egiteko erabili ahal izango da—; eta Atotxako geltokiaren erabateko operatibotasuna —Espainiako Gobernuaren aginduz Euskal Trenbide Sarea ari da lan horiek egiten, eta datozen asteetan amaitzea aurreikusten da—.

Susana García Chueca sailburuak topaketan aditzera eman duenez, “2026. urtea mugarria izango da Gipuzkoako hiriburuaren eta lurraldearen gainerakoaren mugikortasunean, Topo berria eta hiru geltoki berriak abian jartzearekin eta lur gaineko espazio berrien sorrerarekin, hirian bizi garen pertsonen bizi-kalitatea hobetuko baitute”. 

Bestalde, Jon Insausti alkateak adierazi duenez, «urtebete baino gutxiagoan, Donostian, eraldaketa izugarria izango dugu Topoaren etorrerarekin, eta horrek lehentasunezko helburu bat erraztuko du: auzoak elkarren artean hobeto lotzea eta inguruko udalerriekiko lotura hobetzea. Gainera, datorren urtean, etorkizuneko hiri hori ikusteko aukera izango dugu, Easoko trenbidearen eremurako lehiaketarekin. Lehiaketa horri Saguesekoak, Loiolako kuartelekoak eta Illunbekoa gehituko zaizkio. Eusko Jaurlaritzaren laguntza dugu Donostia hiri erosoagoa eta atseginagoa izan dadin mugikortasunaren ikuspegitik, donostiarren bizi-kalitatea hobetzeko».

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan

25_0779 Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da N-104 errepidean,…

2 horas hace

Ertzaintzak prebentzio-kontrol berriak egin ditu Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan

Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan, eta emakume bat…

5 horas hace

Mikel Torres: “Sin inmigración, Euskadi tendrá un futuro difícil»

El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…

8 horas hace

Detenido tras robar en un restaurante de Donostia y amenazar a agentes con una botella rota

La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…

8 horas hace

Euskotren instalará en los tranvías un modelo propio de suelo podotáctil que facilitará el viaje a personas con baja visión

Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…

8 horas hace

La Diputación de Gipuzkoa recupera 2,5 hectáreas de marisma en Jaitzubia

Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…

8 horas hace