Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan


25_0779 Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan

Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan

Prentsa zerbitzua

2025-11-17

Pertsona bat hil da gaur, astelehena, N-104 errepidean, Matauko parean, bi ibilgailuk talka egin ostean.

Ezbeharra gaur arratsaldeko bost eta erdiak aldera gertatu da. Bi autok aurrez aurre talka egin dute N-104 errepidean, Matauko parean. Gidarietako bat, espainiar nazionalitateko gizon bat, ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaile-talde batek erreskatatu behar izan du. Azkenik, bertaratutako osasun-zerbitzuek heriotza baieztatu dute. Beste autoko gidaria, espainiar nazionalitateko emakume bat, zaurituta Txagorritxuko ospitalera eraman dute.

Errepidea itxita dago oraingoz, eta Ertzaintzak dagokion ikerketa hasi du istripuaren arrazoiak argitzeko.