Nafarroak antibiotikoen erabileraren optimizazioan inplikatutako talde guztien ziurtagiria amaitu du

Nafarroak antibiotikoen erabileraren optimizazioan inplikatutako talde guztien ziurtagiria amaitu du

Nafarroak, bere hiru osasun-eremuetan eta arlo guztietan, bai arreta komunitarioan, bai ospitaleetan, Antibiotikoen Erabilera Optimizatzeko Programen(PROA) ziurtagiria lortu du aurten. Hala, Nafarroa “Espainian antibiotikoen erabilera onena egiten duen komunitateetako bat bihurtu da, Europako batez bestekora hurbilduz”, Alberto Gil-Setas mikrobiologoak nabarmendu duenez. Koordinazio zientifiko teknikoaren arduraduna da Alberto Gil-Setas, eta Nafarroan PRANen (Antibiotikoen Erresistentziarako Plan Nazionala) ordezkaria.