Ertzaintzako agenteek 54 eta 36 urteko bi gizon atxilotu dituzte Elgoibarren, ebasketa-delitu jarraitua leporatuta. Antza denez, hilabeteak zeramatzaten beren enpresatik, nagusiek jakin gabe, kobre-materiala lapurtzen, gero txatartegi batean saltzeko.
Elgoibarko enpresa bateko arduradunek atzo, asteazkena salatu zuten Eibarko Ertzain-etxean, bi langilek materiala ebatsi zutela instalazioetatik, eta atzo bertan, arratsaldean, lapurretan ari zirela.
Berehalako abisuari erantzunez, Ertzaintzako agenteak enpresara joan ziren, eta bertan zegoen ibilgailu baten maletategian enpresako materiala eta kobrea, guztira 86 kilogramo, zuten hiru kaxa aurkitu zituzten. Antza denez, inplikatuek piezak mozten eta prestatzen zituzten eta, ondoren, kaxetan sartzen zituzten gero materiala txatartegi batean saltzeko.
Egindako ikerketen arabera, bi langileek denbora luzea, urtebete baino gehiago, zeramatzaten hilean bizpahiru aldiz halako lapurretak egiten, eta agenteek ebasketa-delitu jarraitua leporatuta atxilotu zituzten. Uste da denbora horretan zehar lapurtutako materialaren balioa 27.000 euro ingurukoa dela.
Bi atxilotuak, 54 eta 36 urtekoak, biak espainiar nazionalitatekoak, gaur goizean, polizia-eginbideak amaitutakoan, jarri dituzte Eibarko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
Agentes de la Ertzaintza han detenido esta pasada noche en la capital guipuzcoana a un…
Iritzi dio enpresa “proiektu partekatua” izan daitekeela, pertsonak, berrikuntza eta lurralde sustraitzea ardatz dituena, “lehiakortasuna…
Imanol Pradalesek Frantzia eta Espainia interpelatzen ditu, EBren barruan euskarari dagokion estatusa aitor diezaioten Etxepare…
Basque Segurtasun Foroak bederatzigarren bilera egin du gaur arratsaldean Oarsoaldean. Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo…
Europako bi hiriek parte hartu dute nazioarteko etxebizitza-politiken mahai-inguruan, Maider Arosteguy Biarritzeko alkatearekin eta Pablo…
José García Montalvo katedradun eta ekonomialariak jarri ditu mahai gainean etxebizitza-merkatu eskuragarria sustatzeko erronkak House…