Osasun Departamentuak kanpaina bat jarri du abian Nafarroako osasun zentroetan, presio-ultzerak prebenitzeko

Osasun Departamentuak kanpaina bat jarri du abian Nafarroako osasun zentroetan, presio-ultzerak prebenitzeko
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra
F* 2025_11_18
T* Campaña para prevenir las úlceras por presión puesta en marcha en los centros de salud
L* Centro de Salud Iturrama (C. Serafín Olave, s/n)

Iturramako (Iruñea) Osasun Etxeko Familia eta Komunitate Erizaintzako taldeak presioagatiko ultzeren inguruko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina bat jarri du abian Nafarroako osasun zentroetan, ‘Prebentzioa zure esku dago’ lelopean. Helburua da osasun publiko isil baina eragin sanitario eta sozial handiko arazo hori ikusaraztea eta geldiaraztea. Presioak eragindako ultzerek ospitaleratutako pertsonen % 5i eta instituzionalizatuen % 12ri eragiten diete. Kanpaina hau Presio bidezko Ultzerak Prebenitzeko Munduko Egunean kokatzen da, azaroaren 20an, osteguna.