María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak eta Borja Ochoa Telefónica Españako CEOak bilera instituzionala egin dute, digitalizazioa Nafarroaren garapenerako funtsezko zutabea dela partekatzeko. Ildo horretan, estalduraren hedapenean aurrera egitearen garrantzia nabarmendu dute, Nafarroako biztanle guztiengana iristeko gertu baitago. Era berean, azpimarratu dute gizarte gero eta digitalago batean beharrezkoa dela prozesu horretan trebakuntza eta alfabetatze ekintzekin laguntzea, baita zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzun egokia ematea ere.
Chivite Lehendakaria eta Telefónica Españako CEOa bat datoz digitalizazioa funtsezkoa dela Nafarroaren garapenerako
