HARTE Fundazioaren eta Iberdrolaren erakusketara bisita instituzionala egin dute Gurutzetako ospitalean

HARTE Fundazioaren eta Iberdrolaren erakusketara bisita instituzionala egin dute Gurutzetako ospitalean

Espainiako abstrakzioko erreferente handienetako bat den Gerardo Rueda artistaren hamabost lan biltzen ditu erakusketak, eta ospitaleko gune komunetan jarri dute.

Hauexek izan dira bisitariak: Tamara Kreisler, HARTE Fundazioaren sortzaileetako bat eta presidentea; Rafael Orbegozo, Iberdrolako Presidentetzaren aholkularia eta konpainiako arte-bildumaren arduraduna; eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea. Hala, bisitan nabarmendu zuten garrantzitsua dela paziente, familia eta langileei artea hurbiltzea, inguru atseginagoak eta bizigarriagoak sortzeko.

HARTE Fundazioaren programa egonkorraren parte da ekimena, zeinaren helburu nagusia proiektu artistikoen bidez ospitaleetan ongizate emozionala hobetzea baita.