Donostiako Udalak ekitaldien deszentralizazioa sustatuko du, horien ugaritzeak eta maiztasunak ingurune horietako bizilagunen bizi-kalitatea urritzen baitu
Donostiako Udalak neurriak hartuko ditu Alde Zaharreko eta Erdialdeko bizilagunen arteko eta Gipuzkoako hiriburua bere garapenerako kokagune gisa aukeratzen duten ekitaldi handien artekoa bizikidetza egokia errazteko.
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du udal zerbitzu guztiek dagozkien neurriak hartu beharko dituztela, beren eskumenen esparruan, hiriko hainbat eremutara ekitaldiak deszentralizatzea sustatzeko eta, hala badagokio, bizikidetza erraztuko duten neurriak sustatzeko eta administrazioaren, erakunde antolatzaileen eta herritarren arteko erantzunkidetasuna sustatzeko.
Jon Insausti alkateak nabarmendu duenez, «Udal Gobernu honen lehentasun nagusietako bat donostiarren bizi-kalitatea bermatzea da, baita gure hiriak eskaintzeko duen guztiaz gozatu nahi dutenen eta atsedena eta eguneroko lanak ahalik eta nahasmendu txikienarekin egin behar dituztenen arteko bizikidetza egokia bermatzea ere. Alde Zaharreko eta Erdiguneko bizilagunei entzun ondoren, inguru horretako ezohiko jarduerari buruzko txosten bat egin dugu, eta, emaitzak ikusita, neurriak hartuko ditugu horrelako gertakari errepikakorrek sortzen dituzten eragozpenak arintzeko«.
«Donostia hiri erakargarria da hainbat sektorerentzat, eta, aspaldidanik, hiriko erdigunea oso maiz da azoka, tokiko produktuen merkatu, arte eta artisautza, filmaketa, erakusketa, emanaldi, kongresu edo manifestazioen agertokia. Horrek guztiak hiriaren berezko beharrizanei mesede egiten badie ere, espazio publikoan saturazio-ondorioak eta herritarren bizikidetzaren garapen normalari eragiten dio«, adierazi du Insaustik.
Horregatik guztiagatik, ekitaldi horien antolaketan inplikatuta dauden udal-departametuek (Mugikortasuna, Udaltzaingoa, Dbus, Babes Zibila, Gune publikoa, Mantentze eta bide publikoak, Ingurumena, Donostia Kultura, Donostia Kirola…) jarraibide hauek bete beharko dituzte:
- Elkarrizketa irekia eta zintzoa izan beharko da udal-departamenduen eta erakunde antolatzaileen artean, ekitaldiak kokatzeko alternatibak identifikatzeko eta aplikatzeko, Alde Zaharra eta Erdialdea ez diren auzoak lehenetsiz, eremu horietako inpaktuak murrizteko eta hiriko jardueren banaketa orekatua bultzatzeko.
- Ibilbideak Alde Zaharraren barrualdetik igaro daitezen saihestea.
- Puntu neuralgikoak (irteera eta helmuga) beste eremu batzuetara eraman beharko dira, hala nola Anoetako kirol-hirira, Saguesera, Unibertsitateen ingurura…
- Hasierako ordutegiak aldatzea, udal departamentu desberdinen irizpideen arabera, batez ere Mugikortasuna, Dbus eta Herritarren Segurtasuna.
- Inpaktu akustikoa minimizatzea, Ingurumen departamentuaren jarraibideei jarraituz eta/edo soinu-ekipoak edo megafonia instalatzea saihestuz eta/edo kontrolatuz jendea bizi den lekuetatik igarotzean.
Salbuespenak ezarri ahal izango dira soilik udalaren interes bereziko kasuetan, baldin eta alkatetzaren oniritzia badute, gizarte-, kirol- eta/edo kultura-izaeragatik, edo kultura-sustraitze tradizionaleko ekimenak direlako, behar bezala justifikatuta.
