Kirurgia ortopedikoko biltzarrik handiena hartuko du Bilbok eta Juan Carlos Guerrero doktorea, ospitaleko Belauneko Unitateko arduraduna, izango da biltzarburua

Kirurgia ortopedikoko biltzarrik handiena hartuko du Bilbok eta Juan Carlos Guerrero doktorea, ospitaleko Belauneko Unitateko arduraduna, izango da biltzarburua

2027ko irailaren 28tik urriaren 1era, Euskalduna Jauregia Bilbaon egingo da Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Espainiako Elkartearen (SECOT) 64. Biltzarra, espezialitate horretako Estatuko topagunerik garrantzitsuena. Espero dugu guztira Estatu osoko 3.000 kirurgialari baino gehiago bertaratzea; hala, eguneratze zientifikorako eta ezagutzak trukatzeko erreferentziazko hitzordua izango da ekitaldia.

Juan Carlos Guerrero doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Belauneko Unitateko arduraduna,  izango da biltzarburua, eta aitortza horrek nabarmenduko du kirurgia ortopedikoaren esparruan egindako ibilbidea eta izandako lidergoa. Hala, Guerrerok koordinatuko du programa zientifikoa, zeinetan lehen mailako hitzaldiek hartuko baitute parte, bai eta arlo bakoitzeko espezialista ezagunenek ere.

Biltzarra EAEn egiten den bigarren aldia izango da  —lehenengoa 2001ean izan zen—, eta bertan jorratuko dira traumatologiari eta ortopediari dagokienez teknika kirurgikoetan, berrikuntza teknologikoan eta tratamenduetan egin diren azken aurrerapenak. Horiek horrela, Bilbo izango da bikaintasun medikoaren topagune.