Lurralde Kohesioak 881.000 euroan lizitatu du biribilgune berri bat eraikitzea, Mutiloako industrialdearen eta Iruñeko ingurabidearen arteko zirkulazioa hobetzeko

Lurralde Kohesioak 881.000 euroan lizitatu du biribilgune berri bat eraikitzea, Mutiloako industrialdearen eta Iruñeko ingurabidearen arteko zirkulazioa hobetzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 881.342 euroko (BEZa barne) lizitaziora atera ditu NA-2310 tokiko errepidearen eta PA-30 errepidearen lotune-adarren arteko bidegurutzean biribilgune berri bat egiteko obrak, Mutiloako poligonoaren parean.