Lurralde Kohesioak A-15 errepidea Cintruenigo eta AP-15 autobidearekiko loturaren artean eraikitzeko proiektua eta obrak 2026ko lehen seihilekoan hastea ahalbidetuko duten aurretiazko jarduketak onartu ditu

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, behin betiko onartu du A-15 Nafarroako autobidearen lehen zatia eraikitzeko proiektua. Tarte horrek 29 kilometrotik 34 arte hartzen du, Cintruenigo eta AP-15 autobidearekin Tutera parean duen lotunearen artean. Zati hori egiteko aurrekontua 143.715.000 eurokoa da, BEZa barne.