Ertzaintzak 35 urteko emakume bat atxilotu du Aiarako (Araba) familia bakarreko etxebizitza batean indarrez lapurtzea egotzita. Atxilotua etxebizitzara sartu zen, lehen solairuraino eskalatuta eta leiho bat bortxatuta.
Atzo, larunbata, arratsaldeko ordu biak baino lehentxeago, Ertzaintzari jakinarazi zioten lapurreta bat egiten ari zirela Aiarako baserri batean, pertsona bat barruan sartu zelako. Laudioko ertzain-etxeko patruila bat berehala bertaratu zen, eta, etxebizitza ikuskatu behar zuten unean, emakume batek haren atea ireki zuen, eta identifikatu ondoren, bertara sartu zela aitortu zien, hesi bat saltatuz, lehen solairuraino igota eta ondoren leiho bat bortxatuta.
Agenteek ikusi zuten, halaber, familia bakarreko etxebizitzaren barruan hainbat tresna nahasi zeudela. Horiek horrela, 35 urteko emakume hori atxilotu zuten, indarra erabiliz lapurtzea egotzita.
Atxilotua magrebtarra da, eta epailearen esku utziko dute beharrezko eginbideak amaitzen diren unean.