Gizon bat atxilotu dute Bilbon droga-trafikoagatik


25_0835 Gizon bat atxilotu dute Bilbon droga-trafikoagatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon droga-trafikoagatik

Servicio de prensa

2025-12-08

Ertzaintzako agenteek 18 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita. Atxilotua bide publikoan identifikatu zuten, arma zurien eta objektu arriskutsuen prebentziozko kontrolerako Ekintza Planaren esparruan, eta hainbat haxix kopuru aurkitu zizkioten; besteak beste, saltzeko prestatutako dozena bat bilgarri eta 50 gramo inguruko plaka bat.

Atxiloketa atzo, igandea, goizeko bederatziak aldera izan zen, Bizkaiko hiriburuko Indautxu auzoan. Herritarren babeserako jardunean zeuden Ertzaintzako patruilek hainbat pertsona identifikatu zituzten kalean, arma zuriak eta objektu arriskutsuak eramatearen eta substantzia estupefazienteen kontsumoaren eta trafikoaren aurkako Ekintza Planaren prebentzio-lanen barruan. Gazte batek haxixa zuten hamabi poltsatxo zeramatzan galtzetako alboko poltsiko batean, ustez salgai zeudenak. Horrez gain, substantzia bereko plaka bat zeraman, 50 gramo inguruko pisua zuena, eta ehun euro baino gehiago, zenbateko desberdinetako billeteetan banatuta.

Froga horiek ikusita, atxilotu egin zuten, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita. Atxilotua, 18 urtekoa eta nazionalitate espainiarrekoa, aske utzi dute, dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren, eta laster aurkeztu beharko da epailearen aurrean.

Jaitsi Argazkia/Foto