Gizon bat atxilotu dute Aian sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik


25_0846 Gizon bat atxilotu dute Aian sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik

Gizon bat atxilotu dute Aian sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik

Servicio de prensa

2025-12-11

Ertzainek 25 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako Aia herrian adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Atzo, asteazkena, arratsaldean, espainiar nazionalitateko neska bat, adingabea, harremanetarako aplikazio baten bidez ezagutu zuen gazte batekin Donostian elkartu zen.  Ondoren, ibilgailu batean gizonaren etxera, Aiara, joan ziren, eta bertan, gero salatu zuenez, biktimari sexualki eraso egin zion.

Gertaera hori salatu ondoren, Ertzaintzak gaur goizaldean atxilotu du susmagarria.

Atxilotua, espainiar nazionalitateko 25 urteko gizona, epailearen aurrera eramango dute dagozkion eginbideak amaitu ondoren.