Ertzaintza prebentzio-kontrol bat egiten ari da Barakaldoko diskoteka baten inguruan


25_0858 Ertzaintza prebentzio-kontrol bat egiten ari da Barakaldoko diskoteka baten inguruan

Ertzaintza prebentzio-kontrol bat egiten ari da Barakaldoko diskoteka baten inguruan

Servicio de prensa

2025-12-14

Bart gauean Ertzaintzak, Udaltzaingoaren laguntzarekin, Barakaldoko diskoteka baten inguruetan egin duen prebentzio-operatibo horren ondorioz, bost arma zuri okupatu dira, eta lau zehapen-proposamen egin dira Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa urratzeagatik. Gainera, 51 pertsona eta 14 ibilgailu identifikatu dira.

Prebentzio-kontrol hori bart eta gaur goizaldean egin da, Barakaldoko diskoteka batetik gertu, kontzertu bat egiten ari zirela.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak egindako kontroletan, altzairuzko punta indartua zuten bost arma zuri konfiskatu dituzte. Hala, lau persona, Espainiako nazionalitatea dutenak, zigortzeko proposatu dituzte, HPSren arabera arma zuriak edukitzeagatik.

Gauean, 51 pertsona eta 14 ibilgailu identifikatu dira.

Esku-hartze horiek Ertzaintzak bide publikoan arma zuriak eta objektu arriskutsuak kontrolatzeko ekintza-planaren esparruan egiten dituen prebentzio-lanen emaitza dira.

Jaitsi erantsitako dokumentua