Kalean edo bizitegi-bazterketa egoeran dauden 30 gaztek ostalaritzako eta logistikako prestakuntza jaso dute azken hilabeteetan, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Elizbarrutiko Caritasek diseinatutako proiektu pilotu batean. Proiektu horrek etxerik gabeko edo bizitegi-bazterketako egoeran dauden gazteei laguntza integrala ematearen alde egiten du, eta prestakuntza da bere ardatzetako bat.
Kalean dauden 30 gaztek ostalaritzako eta logistikako prestakuntza jaso dute Nafarroako Gobernuak, Caritasek eta Iruñeko Udalak bultzatutako ekimen batean
