Gizon bat atxilotu dute Amorebieta-Etxanon, gauzetan indarra eraginda lapurtzea egotzita, merkataritza-lokal bateko pertsiana bortxatu eta atea hautsi ondoren.
Gaur, osteguna, goizaldeko ordu bata baino minutu batzuk lehenago, komunikatzaile batek Ertzaintzari jakinarazi dio gizon bat Amorebieta-Etxanoko erdialdean dagoen aseguru-bulego bateko atea bortxatzen ari zela.
Herritarren babeseko zenbait patruila bertaratu dira, eta egiaztatu dute aseguru-artekaritza bateko pertsiana bortxatuta eta lokalaren sarrerako atea apurtuta zegoela. Lokaletik metro gutxira, poliziaren presentzia hautematean ihes egiten saiatu den gizon bat identifikatu dute ertzainek.
41 urteko gizona, jatorriz hegoamerikarra, bat zetorren informatzaileak emandako deskribapenarekin, eta, gainera, kristal zatiak zituen, bai arropan, bai zapatilen zoletan.
Inplikatua atxilotu egin zuten, gauzetan indarra eraginda lapurtzeko ustezko delitua egotzita, eta ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko. Horiek amaitutakoan, epailearen esku geratuko da.