25_0881 Barakaldon emakume baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du Ertzaintzak

Barakaldon emakume baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du Ertzaintzak
Servicio de prensa
2025-12-21
Ertzaintzak polizia-ikerketa hasi du gaur, igandea, goizean Barakaldoko etxebizitza batean emakume baten gorpua aurkitu ondoren.
Goizeko hamaika eta erdiak aldera, emakume baten senideek Ertzaintzari jakinarazi diote konorterik gabe aurkitu dutela eta, antza denez, etxe barruan hil dela.
Sestaoko ertzain-etxeko herritarrak babesteko agenteak eta medikuak bertaratu dira, eta biktimaren heriotza baieztatu dute.
Gertatutakoa argitzeko, segizio judizial bat eta auzitegiko mediku bat ere bertaratu dira, eta dagokion ikerketa hasi da.