25_0878 Ertzaintza Bilbon su-armaz egindako tiro batzuk ikertzen ari da

Ertzaintza Bilbon su-armaz egindako tiro batzuk ikertzen ari da
Prentsa Zerbitzua
2025-12-21
Bizkaiko hiriburuan suzko armaz egindako tiroen egilea aurkitzen saiatzen ari da Ertzaintza.
Gaur, igandea, goizaldeko hirurak pasata, Ertzaintzari jakinarazi diote Bilboko Bolueta auzoko gaueko aisialdirako lokal baten inguruan su-armaz tiro egin dutela.
Zenbait baliabide berehala bertaratu dira, baina ez dute aurkitu tiroen egilea, baina jaurtigai baten laginak jaso dituzte.
Ertzaintza ikertzen hasi da, gertakarien egilea aurkitzeko asmoz.