Pertsona bat hil eta bi zauritu dira GI-636 errepidean, Lezo parean izandako zirkulazio-istripu batean


25_0886 Pertsona bat hil eta bi zauritu dira GI-636 errepidean, Lezo parean izandako zirkulazio-istripu batean

Pertsona bat hil eta bi zauritu dira GI-636 errepidean, Lezo parean izandako zirkulazio-istripu batean

Servicio de prensa

2025-12-22

Gizon bat hil eta beste bi zauritu dira GI-636 errepidean, Lezo parean, gertatu den zirkulazio-istripu batean. Errepidea itxita geratu da eta auto-ilarak sortu dira.

Arratsaldeko ordu biak aldera, kamioi batek eta bi autok istripua izan dute GI-636 errepidean, Lezon, Gaintxurizketa inguruan. Autoetako baten gidaria, 64 urteko espainiar nazionalitatekoa, istripua izan den lekuan bertan hil da.

Bigarren autoan zihoazen beste bi pertsona zauritu dira eta Donostiako Ospitalera eraman dituzte. Bi gizon dira, bata 35 urtekoa eta Latinoamerikako jatorrikoa, eta bestea, 33 urtekoa eta Europako jatorria.

Errepidea itxi egin dute bi noranzkoetan, eta auto-ilara luzeak sortu dira.  Zirkulazioa GI-2638 errepidetik desbideratzen ari dira.