25_0898 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Mugarra mendian

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Mugarra mendian
Servicio de prensa
2025-12-28
Ertzaintzaren helikoptero batek hanka bat lesionatu duen emakume bat erreskatatu du gaur arratsaldean Mañariko Mugarra mendian.
Gaur, igandea, 15:30 pasata, Sos Deiak-112 zerbitzura egindako dei batek ohartarazi du mendizale batek istripua izan duela Mañarian, Mugarra mendian oinez zihoala. Emakumeak espainiar nazionalitatea du eta 50 urte ditu. Belaunean min hartu duenez, ezin izan du ibilbidea jarraitu.
Erreskaterako suhiltzaileak, Osakidetza eta Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu dira, Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) kideekin. Erreskatatzaile bat zauritutako mendizalea zegoen lekura iritsi da, eta immobilizatu ondoren, aireontziraino igo dute. Ertzaintzaren Iurretako basean anbulantzia bat zuen zain, ospitalera eramateko.