Gizon bat atxilotu dute Zamudion, faltsututako dokumentazioarekin ibilgailu bat alokatzen saiatzeagatik


25_0896 Gizon bat atxilotu dute Zamudion, faltsututako dokumentazioarekin ibilgailu bat alokatzen saiatzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Zamudion, faltsututako dokumentazioarekin ibilgailu bat alokatzen saiatzeagatik

Servicio de prensa

2025-12-28

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Zamudion, dokumentuak faltsutzea eta bidegabe jabetzea egotzita, faltsututako nortasun-agiri batekin ibilgailu bat alokatzen saiatzeagatik.

Gertaera atzo izan zen, larunbata, 11:30 aldera, Zamudioko (Bizkaia) ibilgailuak alokatzeko enpresa batean. Langileek Ertzaintzaren presentzia eskatu zuten, bezero bat furgoneta bat alokatzen saiatzen ari zelako, fidagarritasunik eskaintzen ez zuen dokumentazio batekin.

Hainbat polizia-baliabide bertaratu ziren, eta egiaztatu zuten bezeroak erakutsitako dokumentazioa ez zetorrela bat bere benetako nortasunarekin. Gainera, ertzainek egiaztatu zuten pertsona hori, 39 urteko asiar bat, aurretik salatu zutela itzuli ez zuen alokairuko ibilgailu batekin geratzeagatik.

Inplikatua atxilotu egin zuten, dokumentuak faltsutzea eta bidegabe jabetzea egotzita.

Atxilotua ertzain-etxean dago, epailearen esku utzi arte.