25_0897 Lantarongo industrialdean bildutako dozenaka ibilgailu identifikatu ditu Ertzaintzak

Lantarongo industrialdean bildutako dozenaka ibilgailu identifikatu ditu Ertzaintzak
Servicio de prensa
2025-12-28
Gasteizko ertzain-etxeko herritarrak babesteko patruilak eta Arabako Trafikoko Lurralde Unitatekoak Lantarongo industrialdera joan dira goizaldean, 200 ibilgailu baino gehiago bildu direla jakin baitute. Operatiboan 44 ibilgailu identifikatu dituzte, 70 pertsona, eta 19 gidari zigortu dituzte.
Gaur, igandea, goizaldeko 01:30ak pasata, Ertzaintzari Lantarongo industrialdera joateko eskatu diote, 200 ibilgailu baino gehiago bildu zirelako bertan eta ibilgailu horietako batzuk abiadura handian zihoazelako.
Herritarrak babesteko baliabideak eta Trafikoko Lurralde Unitatekoak bertaratu dira. Dispositiboan 44 ibilgailu identifikatu dira, 70 pertsona, eta identifikatutako ibilgailuetako 19 gidari zigortu dituzte.