25_0901 Pertsona bat hil da N-240 errepidean, Legutio parean, izandako zirkulazio-istripu batean

Pertsona bat hil da N-240 errepidean, Legutio parean, izandako zirkulazio-istripu batean
Servicio de prensa
2025-12-31
Gizon bat hil da eta beste bi pertsona zauritu dira N-240 errepidean, Legutio parean, auto batek eta furgoneta batek talka eginda.
Arratsaldeko laurak aldera, bi ibilgailuk zirkulazio-istripua izan dute N-240 errepidean, Legutio parean. Kolpearen ondorioz, 61 urteko gizonezko espainiar bat hil da eta beste 2 pertsona zauritu dira eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dituzte.
Errepidea itxita dago, eta bertaratutako zerbitzuek lanean jarraitzen dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.