Errege Magoek Donostiako Antzoki Zaharretik egingo dute lehen agurra

Errege Magoek Donostiako Antzoki Zaharretik egingo dute lehen agurra

Haurrek gutunak eman ahal izango dizkiete, hilaren 5ean,15:30etik aurrera Udaletxeko Udalbatza Aretoan

Urtarrilaren 5ean Donostian izango dira, berriz ere, Ekialdeko Errege Magoak. Horrela baieztatu dute Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Donostia Kultura Festak-ek euren iritsiera eskatuz idatzitako gutunari erantzunez. Eta gutun horretan aditzera eman dute lehen agurra Antzoki Zaharretik egingo dute 10:30ean. Eta arrazoia honakoa da: ohiko kabalgata hasten duten lekutik oso gertu dagoen hiriko kulturaren erreferente den antzokia barrutik ezagutu nahi dute.

Behin agurra eginda, kale Nagusira irtengo dira eta kapotarik gabeko auto bat hartuko dute hiriko hainbat auzo bisitatzera joateko. Aurten bost auzo bisitatzeko eskaera egin dute, beraz, kapotarik gabeko autoa lehenik, Erdialdea eta Amara Berri auzoak zeharkatuta, Loiolako Erriberetara joango dira, Maria Zanbrano plazan dauden haur guztiak agurtzera (11:20ak aldera). Jarraian, Txomineneako Arteleku plazan egingo dute bigarren geldiunea (11:55ean), Intxaurrondoko Sagastieder plazara iritsi aurretik (12:30ean). Handik Altzako Harria parkera joango dira (13:05ean) eta, Herrera zeharkatu ondoren, Donostiako saihesbidea hartuko dute Antiguako Simona Lajust plazara joateko (13:40ean). Behin Antiguako haur guztiak agurtuta, Kontxa pasealekutik, Zubieta kaletik, Askatasunaren hiribidetik eta Argentina Errepublikatik, Alderdiederera iritsiko dira Udaletxeko terrazatik itxaroten dauden haur guztiak agurtzeko (14:15ean).

Haurrei harrera eta desfilea

Atseden pixkat hartu ondoren, Errege Magoak udalbatzar aretoan prest izango duten eserlekuetan eseriko dira bertaratzen diren haur guztiei harrera egiteko. Harrera 15:30ean hasiko da, eta urtero bezala, Udaletxeko sarbidean dagokion ilarra ezarriko da Alderdiederreko terrazatik. Gutuna emateko ilara 17:10ean itxiko da. Ezintasun funtzionalen bat duten umeak Ijentea kaleko atetik sartu ahal izango dira, heldu batek lagunduta, eta zeinu-mintzaira ezagutzen duen pertsona bat harreran parte hartzeko eskaera egin dute haur guztiek merezi duten harrera izateko.

Ohiko desfileari 18:00etan emango zaio hasiera Ijentean, eta honako ibilbide hau egingo du: Boulevard, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza, Legazpi, Boulevard.

Aurtengo desfileak bost karroza izango ditu: Jaiotzaren karroza, Maria, Jose eta Jesus haurrarekin Belengo atarian; Melchor erregeraren karroza (zaldi fantasiaren gaia aukeratu du); Gaspar erregearen karroza, Egiptoko zibilizazioan inspiratuta; Baltasar erregearen karroza, Afrikako faunan oinarrituta, eta, azkenik, beste urtebetez kabalgatan parte hartu nahi izan duten buruhandien karroza (pinturaren eta margolarien munduan inspiratutakoa). Halaber, Errege bakoitzarekin batera pajeek eta desfileari kolorea eta musikoa jarriko dioten hainbat animazio taldek parte hartuko dute. Eta nola ez, gau magiko horretan pisu altuenetara iristea lagunduko dieten suhiltzaile talde batek itxiko du desfilea.

Desfilean zehar Errege Magoek 2.000 kilo gozoki botako dituzte, guztiak zeliakoentzat egokiak. Era berean, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako bi leku jarriko ditu Donostia Kultura Festak-ek, bat Alderdi Ederren, eta beste bat, Urbieta kalearen amaieran (Prim kalera bira egin aurretik).

Desfilea amaitu bezain laster, Errege Magoek adineko pertsonen segidako zentroak bisitatuko dituzte: Alai Etxe, Rezola eta Villa Sacramento.